Samedi 29 mai 2010 6 29 /05 /Mai /2010 15:22

 

 

hitza.jpg

 

 

 

 

 

 

Diktatu idatziaren ariketa aitzakitzat hartuz, Hitzaditzaren helburua da euskararen erabilera sustatzea eta bereziki irakurmena eta idazmena bultzatzea, batetik diktaketa bera eginez, bestetik euskal idazle zenbait ezagutuz eta kurutzatuz.

 

 

 

 


Aurtengo edizioan azpimarratzekoa da gazte batzuk idatzi dituztela gazteentzako proposatuak izanen diren diktaketarako testuak (Baionako René Cassin eta Bernat Etxepare lizeoko gazteek hain zuzen).

 

 


Lau sailetan banatuko dira parte hartzaileak: euskaldun trebeak, euskara ikasten ari direnak, 13-14 urte arteko gazteak, 15-16 urteko gazteak.

 

 

 


Zuzenketak, egun hartan berean eginen dira eta irabazleen izenak jakinaraziko ditugu eguerdi aldera. Sariak orduan banatuak izanen dira, beti ere kulturari lotuak (hiztegiak, DVDak, KDak, liburuak, sarrera txartelak...).

 

 

 

 

 

 

HITZADITZA

 

 

 


 

 

 


Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : AEK - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Samedi 29 mai 2010 6 29 /05 /Mai /2010 15:16

 

hitzaditza.jpg

 

 

 

 

 

 

 

Hitzaditza, la dictée en langue basque, est une animation organisée conjointement par l'Institut culturel basque et la fédération AEK (enseignement du basque aux adultes) et qui cherche, une année de plus, à encourager l'écriture sans complexe de la langue basque.

 

 

 

 


Cette nouvelle édition se veut plus participative encore et tournée vers une nouvelle génération, pépinière des écrivains de demain. Une édition plus participative, dans la mesure où les textes proposés ont été rédigés non pas par des écrivains reconnus mais par des anonymes ; des élèves de lycées bayonnais (Bernat Etxepare et René Cassin). Les textes proposés cette année ont donc été écrits par des élèves bayonnais et choisis par un jury d'initiés.

 

 

 


Par ailleurs, la dictée est ouverte à quatre catégories: les adultes bascophones, les personnes apprenant ou perfectionnant la langue, les jeunes de 13-14 ans et les jeunes de 15-16 ans.

 

 

 

 


Le verdict sera rendu sur place, le jour même. Les remise des prix, des dictionnaires, des livres, des DVD, des CD et des billets d'entrée pour festivals, aura lieu aux alentours de midi.

 

 

 

 


Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : AEK - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Jeudi 15 avril 2010 4 15 /04 /Avr /2010 23:30

 

gazteluma.jpg

 

 

 

 

 

 

Liburu honetan, bakardadearen hainbat aurpegi hamahiru ipuinetan kontatuak zaizkigu. Arkaitz, Katixa, Leila, Firula, Markotx, Gabriel, Luana... Pertsonaia guziak bakardadean bizi dira, gizarte gupidagabean. Bakartasuna hautua izan daiteke; baina, anitzetan, sufrikarioa da, batez ere besteengandik desberdinak baldin badira, eta horregatik baztertuak. Ez eritzeko, ez erotzeko, ez hiltzeko, abereengana hurbiltzen dira maiz; horrela, une batez, beste gizakiekin ez direla bizi ahanzten dute. Batzuetan, berantegi izan baino lehen, norbaitek eskua luzatzen die; eta, orduan, bizi berria has dezakete...

 

 

 

ELKAR Argitaletxea

 

GAZTELUMA

Helduen literatura

 

 

Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Literatura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Dimanche 11 avril 2010 7 11 /04 /Avr /2010 11:13

Logo_ehe.jpg

 

 

 

Aurreko urteetan Lesaka, Oiartzun, Santurtzi, Azpeitia, Atarrabia eta Ondarroan Hizkuntza Eskubideen Eguna antolatu izan du Euskal Herrian Euskarazek (EHE), eta aurten, aro hari amaiera eman eta Euskaraz Bizi Eguna egingo du; maiatzaren 2an, Etxarri-Aranatzen. Gaur aurkeztu du eguna, Iruñean.

 

 

 

 

EHEk 30 urte bete berri ditu eta, maiatzeko Euskaraz Bizi Egunak atzera begirakoa egiteaz gain, "etorkizunera begira eragile euskaltzaleak egiten dituen planteamentuetarako mugarri izan nahi du, norbanakoongandik hasita eta komunitateari begira, euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartu eta herri euskaldunaren bidean urrats berriak egiteko borondatearekin".  

 

 

 


Euskal Herrian Euskaraz bizi! Euskal Herri euskalduna eraiki! leloa izango du maiatzaren 2ko jaiak. "Euskaraz bizi den eta maila guztietan bizi nahi duen herri bat badela irudikatu nahi dugu. Horregatik aukeratu ditugu Etxarri-Aranatz eta Sakanako eskualdea, euskaraz bizitzeko grina duen zonalde euskalduna delako, eta etorkizuneko herri euskaldunaren erakusleiho izatea nahi dugulako".

 

 

 

 

 

 

Maiatzaren 2ko (igandea) egitaraua

- 10:00: diana, txupinazoa eta trikitilarien kalejirarekin. Ondoren, hamarretakoa plazan.
 


- Eguerdira bitartean: kale animazioa, herri kirolak, artisauen eta herri mugimenduen

erakusketak, graffitia, gaztetxekoen serigrafia tailerra, Nola bizi euskaraz? tailerra.


- 13:00: manifestazioa eta ekitaldi nagusia.


- Ondoren: bazkaria -500 lagunentzako tokia- eta kantaldia.


- Bazkalostean: haurrentzako jolasak eta Pantxika eta Txinparta pailazoak.


- 17:30: Aiko taldearen erromeria. Gaztetxean, Egurre eta Sakanako beste talde bat.

 

 

 

EHEren adierazpena

 

 

 

Berria.info

 

 

 


Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Euskara - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Dimanche 11 avril 2010 7 11 /04 /Avr /2010 11:07

logo_oinezbasoa.gif

 

 

 

 

 

Ekopass , Naider , NIE (Nafarroa Ikastolen Elkartea) eta Arbizuko Udalak euskara sustatzearen eta jasangarritasunaren interesak batu dituzte, “Oinez Basoa” izeneko proiektua abian jarriz.

 

 


Zuhaitz horiek babestuz helburu bikoitza lortuko duzu: batetik Euskara bultzatzea eta bestetik Ingurumenaren aldeko konpromisoa hartzea. Euskararendako ekarpena Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolari lagunduz gauzatuko da, eta ingurumenarendako berriz, “Oinez Basoa” sortuz.

 


Oinez Basoa, Euskara eta Ingurumenaren basoa, zure laguntzarekin landatuko den basoa da!!!

 

 

 

Oinez Basoa


Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Euskara - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Dimanche 11 avril 2010 7 11 /04 /Avr /2010 11:01

agurtzane_ortiz1021-250.jpg

 

 

 

 

 

Agurtzane Ortiz Lopetegik Manex Erdozaintzi-Etxarten obra literarioa publiko zabal bati ezagutarazteko liburua kaleratu berri du. Bertan, biografia aipatzeaz gain, Erdozaintzi-Etxarten olerkien azterketa egiten du. Ortiz Lopetegik euskal filologiari buruz ikasketen baitan egindako tesian oinarritzen da liburua. “Manex Erdozaintzi-Etxart, herriaren poeta” izenburuarekin, bi atal nagusiz osatua da lana: biografia, alde batetik, eta azterketa literarioa bestetik.

 

 


Ainize BUTRON | BAIONA

 

 

 

«Ezin da Manex aztertu bere garaiko inguramena politikoa edo erlijiosoa begiratu gabe. Arjeliako gerla, Txile eta Nikaraguako gertakariak, ikastolen mugimendua, 68ko maiatza bezalako gertakariak bere obra eta erabakian islatuak dira. Bere begiradatik garaiko historia ikusi daiteke», argitu du Ortiz Lopetegik.

 

 

 

 

Bigarren atalean, berriz, idazlearen obra literario ezaguna zein sekulan argitaratua izan ez dena ikertzea ekin dio Ortiz Lopetegik. Nola hasi zen idazten eta nola bilakatu zen idazle galderei erantzuteaz gain, olerkien edukia aipatzen ditu.

 

 

«Garai horretan ez zegoen eskolarik, ez euskaraz idazteko eran eredurik ere, beraz norberak segitzen zuen bere eredua», nabarmendu du. Horrenbestez, Erdozaintzi-Etxarten obra asko argitaratu gabe zeudela erran du idazleak.

 

 

Manexen olerkiak aipatzerakoan, hiru «dimentsio, gai edo paisaia» ezberdin aurkitzen zirela jakinarazi du. Tradiziotik harturiko poesia naturalista idazlearen obran pizu handikoa da, eta horri loturiko olerkietan lurra, etxea eta amari loturiko gaiak aipatzen ditu.  

 

 

 

 

 

Poesia sozial-militantea  

 

Horrekin, biziaz edo mundu berriaz hitzegiten duen poesia humanistaren bigarren multzo bat nabarmendu du Ortiz Lopetegik. Eta, azkenik, poesia sozial-militantea deituriko sailan gizartearen bidegabekeriak salatu eta Euskal herria aipatzen zituela adierazi du. Manex Erdozaintzi-Etxarten obra eremu zabala ukitzen zuen, beraz, aberritik, jainkoa, laborantza edo langileen egoera azaltzen zituen.

 

 

 

 

«Pertsona maitatua izan da, bazuen oso harreman ona idazleekin, eta, bere bizian aktiboa izan da. Jendearen mentalitateak astindu nahi zituen. Hegoaldea ikusten zuen mugitzen, eta, hemen zerbait egin behar zela uste zuen», gaineratu du idazleak. Kaleratu berri den liburua eta, bereziki Donapaleun bizi izan den Manex Erdozaintzi-Etxart fraidearen obra eta bizia ezagutarazteko aurkezpenak antolatuko ditu Elkarrek.

 

 

 

 

Kazeta.info


Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Literatura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Lundi 22 mars 2010 1 22 /03 /Mars /2010 17:27


elebitasuna.jpg






Euskaraz hitz egin ez baina ulertzen duenari egiten al diogu euskaldunok euskaraz? Berari mihia askatzen laguntzen al diogu? Hizkuntzen arteko urruntasunak nolako eragina dauka? Elebitasun pasiboa delakoak aukerak zabaltzen dizkie euskal hiztunei, eta erdaldunei euskarara hurbiltzeko parada eman.

 

 


IV. Mapa Soziolinguistikoaren arabera, 2006an arabarren laurdena elebiduna zen, %17,8 elebidun hartzailea eta %57,3 elebakar erdalduna. Euskal hiztunak erdaldunari eta elebidun hartzaileari gaztelaniaz egingo balie, 217.278 arabarri egingo lieke. Aldiz,  elebidun hartzaileek euskara ulertzen dutela kontuan hartuta haiei euskaraz egingo balie,  165.759 arabar elebakarri egingo lieke gaztelaniaz. Aldea badago.

 

 


Papereko kalkulu hotza baino ez da, baina elebitasun pasiboaz hitz egiten hasteko aztarnaren bat edo beste ematen du. Alegia, euskal hiztunari euskaraz aritzeko aukerak biderkatzen zaizkio elebidun hartzaile edo pasibo izendatutako horiei ere euskaraz eginez gero. Beste gauza bat da zenbateraino baliatzen ditugun dauzkagun aukerak. Zenbat aldiz entzun edo esan dugu, “ez du euskaraz egiten, baina dena ulertzen du, e!”. Eta ez diogu euskaraz egiten.

Ez dakienari euskaraz egitea ez da onuragarria euskara hiztunarentzat soilik, baita erdaldunarentzat eta euskara ikasten ari denarentzat ere. Euskarara hurbiltzeko modua litzateke ulermena lantzea, gero poliki-poliki, hitz egiten hasteko, EGA mailako euskara lortu arte zain egon gabe. Beldurrak, lotsak... beti mahai gainean ditugu.

 

 


Sentsazio horien berri ederki adierazi zigun Durk Gorterrek, soziologo herbeheretarrak, Argian egindako elkarrizketanmy english is not very good (nire ingelesa ez da oso ona)” esaten dizula. Nik uste jendearen iritzia dela, maila bikaina izan arte, ezin dutela erabili. Ez da inolaz ere egia. Erabiliz ikasten da!”. Eta euskarari buruz: “Euskaltegiko ikasleak hanka sartzeko beldur dira. Garrantzitsua da testuingurua kontuan hartzea. Nik elkarrizketa hau ezin dut gaztelaniaz edo euskaraz egin, ez dut nahikoa mailarik. Testuinguru honetan garrantzitsua da niretzat ongi azaltzea. Baina beste testuinguru batzuetan euskara edo gaztelania erabili egin behar ditut ikasiko baditut. Hemengoa oso fenomeno interesgarria iruditzen zait, arrazoi konplexuek eragindakoa”. (2188. zbk., 2009-06-14). Bera Euskal Herriko Unibertsitatean ari da lanean eta euskara eta gaztelania ikasten ari da. Hizkuntza kontuez ari zela ondokoa esan zuen: “Oso deigarria egin zait hemen, jendeak ingelesa erabili aurretik “

 

 

 


 


Pasiboa baino, aktiboa

Elebitasun pasiboa terminoa darabilgu hemen, asko zabaldutako terminoa delako eta errazago aritzeko, baina batek baino gehiagok adierazi digu terminoa ez dela batere egokia. Bi hiztunek elkar komunikatzeko ahalegina egiten duten momentutik, jarrera pasiboa baino aktiboa da. Eta horrekin lotuta dago distantzia linguistikoaren kontua. Koldo Biguri itzultzailearen hitzak dira ondokoak: “Euskarak ez dauka inguruko hizkuntzen antzik, ulertezina da beste hizkuntzetako hiztunentzat, eta horregatik elebitasun pasiboa deitzen den hori ezinezkoa izan da hemen. Elebitasunaren ordez hizkuntz ordezkapena jasan izan dugu aurreko mendeetan, eta oraindik ere ari gara jasaten”. Esate baterako, katalanaren eta gaztelaniaren arteko distantzia linguistikoa askoz ere txikiagoa da eta katalanak aspalditik saiatu dira aukera hori baliatzen. Norberaren hizkuntza albo batera utzi gabe bizitzen eskarmentu handia dauka Ferran Suay psikologo valentziarrak. Euskal Herrian ezagunak dira bera eta Gemma Sanginés emaztea, TELP tailerrak (Taller d'Espai Lingüístic Personal) eman izan dituztelako. Suayren blogean irakurri dugu duela gutxi gertatu zaiona: autoa bateriarik gabe geratu eta auto aseguruari deitu dio. Telefonoaren bestaldekoarekin hiru-lau elkartruke egin ditu eta norberak bere hizkuntza mantendu du, Suayk katalana eta auto asegurukoak gaztelania. Orduan aseguruko langileak: “Barkatu, ez dizut valentzieraz egiten, gaztelaniaz erosoago nago”. Suayk esan dio ez dagoela inolako arazorik, berak gaztelaniaz oso ondo ulertzen duela, eta bere egoera berean aurkitzen dela, hau da, erosoago ari dela valentzieraz gaztelaniaz baino.

 

 

 

 

 


Valentziarrak blogean anekdota xume hori kontatu du hiru kontu interesgarri ikusi dizkiolako: hizkuntza desberdinetan ari diren bi hiztunek egoera erraz konpondu dutelako, inolako iskanbilarik gabe, eta bietako inork hizkuntza aldatu beharrik gabe. Langileak ez zuen esan valentziera ez zekienik, baizik eta gaztelaniaz erosoago sentitzen zela eta hori –dio Suayk– eztabaidaezina da. Era berean, besteari (kasu honetan bezeroari) ez dio eskatzen hizkuntza aldatzeko. Suayren ustez, langile hura edukazio onekoa eta argia izan zen, egoera elegantziaz bideratu zuen.

 

 

 

 

 

 


Hizkuntza alternantzia txarto ikusita dago

Esti Amorrortuk, hainbatekin batera, Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak (Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila) liburua idatzi zuen iaz. Argian egindako elkarrizketan (2207. zbk., 2009-11-22) ondokoa esan zuen: “Pertsona bat nahiz eta euskaldun oso ez izan, ulertzeko gai bada, zergatik hitz egingo dugu gaztelaniaz? Nik euskaraz eta berak gaztelaniaz saiatu beharko genuke edo gauza errazagoak esateko euskaraz eta zer edo zer ez badugu ulertzen gaztelaniaz eta gero berriro euskarara pasatu. Ez diogu eskolan, baina lagunartean zergatik ez erabili hizkuntza bat baino gehiago? Itxaron behar badugu koadrilako denak euskaldun oso izan arte sekula ez dugu euskaraz egingo”. Aitor du jarrera preskriptibistek indarra izan dutela eta dutela, alegia ez dagoela ondo ikusia bi hiztun norbera bere hizkuntzan aritzea edo hiztun bakarra hizkuntza batetik bestera igarotzea. Aldiz, Amorrortuk dio hizkuntza alternantzia baliatu egin behar dela. Mendebaldeko herrietan ez, baina hizkuntza aniztasuna aspaldikoa den herrietan, Kamerun edo Indian esate baterako, Amorrortuk dio jendeak zazpi hizkuntza dakizkiela eta denak erabiltzen dituela; bat halakorekin, bestea bestelakorekin, gero solaskide bakarrarekin hizkuntza bat baino gehiago... arazorik gabe.

 

 

 


Bizkar-zorroa beteta daukagu, arindu beharrean, bai euskal hiztunek, bai bidean direnek eta ez direnek. Hor dira lotsa, beldurra, errespetu kontuak, pazientzia eza, erosotasuna... Edozein urrats, txikia izanagatik, da onuragarri hiztunentzat, beti ere eta Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaileak esan digun moduan, jomuga euskaraz biziko diren euskaldun osoak direla.

 

 

 

Argia.com

 


Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Euskara - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Lundi 15 mars 2010 1 15 /03 /Mars /2010 17:38

hitzapasa3.gif




Betidanik gustatu izan zaizkit hitzak, eta horiek bezainbeste, ia-ia, hitzekin zerikusia duten lehiaketak, jokoak… Etxean nagoenean, adibidez, askotan pizten dut telebista Pasapalabra programaren azken txanpa ikusteko, non alfabetoko hitzez osatutako erroskoa azaltzen den. Eta beti inbiditan! Euskaraz horrelako zerbait egongo balitz, etekin polita aterako nioke…. Ba, horra, hemen da Hitzapasa.

 

 


 

Geroago, Gaurko Hitza blogarekin hasi nintzenean, egunez egun ipintzen nituen hitz horiek praktikatzeko hitz-jokoakPasapalabra sortzeko aplikaziorik edo. Adibide batzuk bidali zizkidaten PowerPoint eta JClicAnibal De La Torre) eta beste bakarren bat ere topatu nuen (Pasapalabra navideño), baina nahiko urrun zeuden nik buruan nuen hartatik. Duela hilabete batzuk, ordea, sarean bi adibide hauek topatu nituen: Pasapalabra eta Pasaconjuro. Horietatik tira eginez, sortzaileekin harremanetan jarri eta jatorrizko artxiboak lortu nituen. Hainbeste denbora atzetik ibili ondoren, gainera, biak egun berean. A ze gauzak! sortzeari ekin nion. Orduan ere, ditxosozko erroskoa buruan nuela, han eta hemen galdezka hasi nintzen, ea norbaitek ezagutzen ote zuen programak erabiliz egindakoak (esker mila,

 

 


Kontua da biak ala biak .fla artxiboak zirela. Flasha menperatzen ez nuenez, Twitter bidez laguntza eskatzea otu zitzaidan. Horrela, La Personnalitéko Goiok laguntza eskaini eta hitza hartu nion (bide batez, Diario Vasco.com-eko Kortabitarteri ere eskerrak eman nahi dizkiot, bera ere laguntzeko prest agertu baitzen). Gauzak horrela, Goiori zein aldaketa nahi nituen esan eta abian ipini zen. Bileraren bat, ordu batzuk eta hainbat buruhauste eta gero, azkenean, Larramendik esango lukeen legez: “Ezina ekinez egina”. Goio, hitzak motz geratzen zaizkit eskerrak emateko.

 

 

 


Hitzapasa: Pasapalabra jokoa euskaraz online



Hasierako helburua Gaurko Hitzan azaltzen joan diren hitzak praktikatzea bazen ere, horiek oso zailak zirela ohartuta, maila edo urrats ezberdinetako ariketak sortzea pentsatu nuen, maila guztietako erabiltzaileek euren hiztegia hobetzeko aukera izan zezaten. Oraingoz, 3 urrats ezberdinetan banatutako 6 ale baino ez daude, baina pixkanaka-pixkanaka gehiago sortzen joango naiz.

 

 

 


Jokatzen hasi aurretik, komenigarria litzateke ondorengo oharrak kontuan izatea:

  • Definizioa irakurri eta idatzi hari dagokion hitza laukitxoan. Adi! Erantzuna -a artikulurik gabe eman behar da, mugagabean).
  • Erantzuna idatzi ondoren, erantzun (edo enter) botoia sakatu.
  • Badaezpada ere, erantzun botoia sakatu aurretik bi aldiz begiratu, idatzi duzuna idatzi nahi zenuena dela ziurtatzeko.
  • Erantzunen batean zalantza baduzu, erabili PASO EGIN botoia eta aurrera jarraitu (geroago erantzuteko aukera izango duzu).
  • Kontuz denbora mugarekin!
  • Amaieran, puntuazioa eskuratzeaz gain, erantzunak ikusteko aukera izango duzu (asmatutakoak zein oker erantzundakoen zuzenketa).



Hitzapasa gehiago sortu ahala, >Gaurko Hitza eta euskaljakintza blogen eskuineko zutabeetan eskuratu ahal izango dira. Hasteko, baina, hementxe uzten dizuet 1. urratseko adibide bat (egin klik irudiaren gainean jokoari ekiteko). Ea gai zareten hitz guztiak asmatzeko! Zorte on!

 

 

Sustatu.com

Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Euskara - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Lundi 15 mars 2010 1 15 /03 /Mars /2010 17:21


Orain dela hilabete batzuk Scribusen manuala atera genuela. Euskaratu ere egin genuen, eta orain berrikuste lanak pasa eta gero (eskerrik asko Isusko Diez), dagoeneko bukatutzat eman dezakegu Euskarazko bertsioa.

 


Hemen daukazue manuala: Scribus: argitalpen eta maketaziorako software askea.

 


Espero zuen gustukoa izatea

 

Sustatu.com



Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Informatika - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Dimanche 14 mars 2010 7 14 /03 /Mars /2010 03:08

Atxaga.jpg







Zenbat ahalegin, zenbat esfortzu egin dira azken urteotan, euskal literaturaren esparrua normalizazioaren ildotik sarrarazteko! Euskarak erakutsi du gai dela literatura unibertsalean bere lekutxoa edukitzeko. Zutabe sendoekin eusten zaio euskal literaturaren eraikinari, eta sendotasun horren adibiderik garbiena dugu Bernardo Atxaga. Berrogei urte dira idazten hasi zenetik...


Ilusio zaharrak ezereztatu egiten al dira espazio sideralean?


Espazio siderala toki ona dut. Maite dut halako sonanbulismo bat. Errealitatean egonda, derrigorrezkoa dut hegan egitea ere. Eta esango dizut ilusioak ez direla galtzen... zorionez. Agian, kimerak bai, neurri gabeko ilusioak. Baina idazteko gogoa ez da galtzen.


Gizatasunaren bultzagile gisa duen balioarengatik defendatu duzu beti literatura.


Ez naiz batere posmodernoa izan. Nik etika eta estetikaren arteko lotura ezinbestekoaz egiten dut apustua beti. Eta uste dut literaturak eduki behar duela kontaktua gizon emakumeen arazoekin. Bestela, apaingailu huts bat bihurtzen da.

Badakit higuindu samar utzi zaituela “euskal hiria” kontzeptuak...

Begira, euskal hiriaren ideia bota nuenean, utopia moduko bat bezala egin nuen, utopia morala eta politikoa, gainera Grezia klasikoan gertatutakoaz erlazionatuta...



...Nire galdera ez zihoan ildo horretatik, baizik eta “emigrazioaren lekua”rekin lotu nahi nuen...


A! Bai... Soziologikoki aldatzen ai gara, sakon. Horregatik behar beharrezkoa dugu marko egoki bat, ideiak sor daitezen. Orain arteko antolamendu modeloekin, ez dago ezer egiterik...


Kafkaren labezomorroa mirestetik “Trikua (euskara) iratzarri egin da!” oihura pasatu zinen. Nola ikusten duzu animaliatxoa?


Trikua... hobeto egon zitekeen, bai. Hain katolikoak ez bagina hobeto joango litzateke. Protestanteak garbiagoak dira eta karitatea egin behar dutela diotenean... bete egiten dute hitza. Praktikak huts egiten du katolikoen artean. Errealitatea da, hegazkin batean goazela euskararekin eta azpian amildegi handia dugu...


Kanten txoria hartzen zenuen behin eredu. Euskaldunok behartuta gaude, zailtasunen kontrako hegaldian uneoro pro-aktibo aritzera, lurrera ez gaitezen, zanpa ez gaitzaten...


Kant baikorra da, airerik ezean txoria ez bailitzateke gai izango hegan egiteko... erori egingo litzateke hutsean. Nahiari, gogoari, ekiteari... eutsi egin behar zaio etengabe. Jakina, noizean behin etortzen zaizu dena pikutara botatzeko tentaldia... baina nik behintzat orain arte nahikoa indarra izan dut lantegian ez etsitzeko.






Hizkuntza historia da, eta literatura utopia izateraino hel daiteke, literaturak —zure hitza erabiltzeagatik— “transfiguratu” egiten baitu errealitatea...


Literatura lengoaiaren utopia da. Irakurtzean beti gara toki batekoak, eta beti lotzen dugu literatura gure esperientziarekin. Horra hor, hurbila zaidalako, Pedro Mari Otañoren kasua, eta berak deskribatzen duen baserria. Niretzat baserri hori aurea berezia duen tokia da. Hori literaturak sortzen du behin eta berriro, lekuekin eta pertsonekin. Noski, bada beste literatura mota ere, aurea hori apurtzen saiatzen dena... Baina niri naturarekin lotutako literaturak aurea oneko testuak gogorarazten dizkit. Zenbat eta literatura testu gehiago barneratuak edukita izadia gero eta transfiguratuagoa agertzen zait...


Idatzi duzu ere, surrealista baten iritziz euskal gizartearen 1968ko eszenategia ezina eta errepresioaren arteko borroka izan zela. Berrogei urteren ostean zer diozu?


Politikan dena dugu zatitua. Oihal zirpildu bat bezala ikusten dut panorama politikoa. Gauza bat desegiten denean, hor ez dago bizitzarik. Oihal hori San Juan gau bateko sutzarrean erre beharko litzateke. Espero dut aldaketa biologikoa izatea, belaunaldi berriek ekarriko dutela. Gizartean, kultura dei geniezaiokeen horretan edota hezkuntzan ez dut uste hain oker gaudenik.


Bi begiradak gurutzatzen gaituztela zenioen behin: euskaldunok goi zirkulura eramaten gaituen begirada sortzaile, asmatzaile, poetikoa; eta behe zirkulura garamatzatenen begirada. Biek ekiditen diote komunioari...


Komunioa orain izango da... zorionez, hizkuntzaren bidez! Faxistek garbi ikusi zuten hizkuntza kontuetan ezin zitezkeela epelak izan... Galeraz dezagun hizkuntza... frantziarrek egin zuten bezala. Hizkuntza bat ikasten denean, nahiz eta erraztasun osoa ez izan hitz egiteko, zerbait eraikitzen ari da nor beraren barruan... Longitude berdina hizkuntzak ekarriko duelakoan nago.

Josemari VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA

Euskonews




Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Literatura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires

Aurkezpena / Présentation

HITZADITZA lehiaketa

295452 Hitzaditza dest 2

 

 

- HItzaditza lehiaketa AEKk eta EKEk antolatzen dutena, heldu den apirilaren 2an gertatzekoa da, Baionako IUTan, goizeko 9ak eta erdietatik goiti. 
- Hitzaditzak badu webgune bat: www.hitzaditza.com
- Hitzaditzari buruzko informazioa eta aitzineko urteetako artxikak webgunean atxemanen dituzue. 
- izen emateak zabalik dira jadanik hitzaditza-ren webgunean berean

Joan den urteko testuak sarean dira hemen.  Badira ere idazleei buruzko azalpenak eta irudiak, argazkiak. 

KORRIKA GAUA

Affiche-Korrika-A3 leger (1)

 

 

ZATOZ GOZATZERA FESTA EDER HONETAZ!

Bilaketa / Recherche

Harpidetza / Syndication

  • Flux RSS des articles

Baionako Gau eskola


Baionako Gau Eskola iaz estrenatu zen egoitza berri batean kokatua da Baiona Ttipian, ikasleen artean hautatutako izena duela:« Ereintza euskaltegia».


Gau eskolaren helburu nagusia, jendea euskalduntzea da, euskara erakatsiz, euskal mundua eta kultura ezagutaraziz.

Elkartea, ikasle, erakasle eta partaide guzien ekarpenei esker bizi da.

Aurtengo ikasleen kopurua 220ra heltzen da eta 3 permanente 13 erakasle ari dira lanean.

Euskara ikasteko maila guziak proposatuak dira: lehen mailatik EGA kurtsora arte. Ikasturteak 32 aste irauten du, urritik ekainera ; goiz, arratsalde edo gaueko klaseak 2,5 eta 3 ordukoak izaten dira, astean bitan.

Horrez gain, urtean zehar, bestelako animazioak ere antolatzen dira:Mus txapelketa, Txistor gaua, Olentzero astekoak, Ihauteriak, Sagarnotegi ateraldia...Hauen artean klaseratzen direnak badira ere, eta urte osoan jarraikiak diren beste batzu, aurten mendi ateraldiak adibidez.




Izen ematea / Inscriptions





AEK - BAIONAKO GAU ESKOLA

Marengo karrika , 22

64100 BAIONA

tel: 05 59 59 50 99

bgeaek@wanadoo.fr


 

 



DEIADAR

Euskaraz






Euskarazko albisteen bilatzailea da





Informazio haria



Ataria eta Web posta euskaraz
 













Wikipedia euskaraz




Ipar Euskal Herriko musikaren gida

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus - Articles les plus commentés