Lundi 9 mars 2009 1 09 /03 /Mars /2009 18:49



Urtetan zehar ehunka mila izan dira Euskal Herrira lan bila, bizimodu hobe baten bila edo bizi ahal izateko leku bila, besterik gabe, bertaratu diren familiak. Eta horien guztien artean, hainbestek eta hainbestek, euskal herritarron ongietorria ongi baino hobeto hartuz eta ulertuz, ekarpen goraipagarria egin diote gure hizkuntzari. Euskal Herrira heldu, euskara ikasi eta erabili, umeei irakatsi, gure kulturaz gozatu, berari ekarpen euskalduna egin, eta belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza transmititu duten milaka familia horiek izan nahi ditu gogoan Korrika 16k aurtengo omenaldia gauzatzeko. Omenaldi hau bi ardatz nagusi kontuan harturik planteatu nahi dugu: batetik, egin duten ekarpenagatik gure eskerrik zintzoena eman nahi diegu; bestetik, beraien guztien ekarpena eta konpromisoa azaleratu nahi dugu, kanpotik datozen familientzako eta berton jaiotako eta hazitako familia oraindik ez euskaldunentzako eredu izan daitezen.

 


Bestalde, jakina da, Euskal Herriak kanpotik hainbat hartu baditu ere, kanpora hainbeste bidali dituela. Horien artean, askok eta askok, belaunaldien poderioz euskara galdu dute. Eta kanpora joan barik ere, horrenbeste izan dira, frankismoaren edo frantses estatuko lege jakobinoen erruz, euskara galdu duten familiak. Zorionez, horien artean badira euskara berreskuratzeko, euskara euren etxeetara itzul dadin, ahalegin aipagarria egin duten familiak ere. Horiek guztiak ahazteak ez lioke geure omenaldiari behar duen osotasuna bermatuko. Bihoakie beraz, euskara ikasi eta gero transmisioa bermatu duten familia guztiei, baita euskara galdu eta berrikasiz transmisioa ahalbidetu duten familia guztiei ere, Korrika 16ren omenaldi xumea.

 

 


Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : KORRIKA 16
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Dimanche 8 mars 2009 7 08 /03 /Mars /2009 20:16

KORRIKA KULTURALA




BERTSO AFARIA

Bertsolariak: Ekhi eta Patxi
Trikitilaria: Nagore



Martxoaren 14a

Non: Kalostrapean
Noiz: Arratsaldeko 7:30etatik goiti


Baionako Gaueskolak antolaturik









Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : KORRIKA 16
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Samedi 7 mars 2009 6 07 /03 /Mars /2009 22:51


DONIBANE GARAZI







Korrika desfilea + NÖMADAK TX ZUZENEAN


Martxoaren 14ean, larunbatarekin, gaueko 7'00etan
Zine gelan
 sartzea aurresalmentan (Garazikus, Irulegiko irratia - Garaziko Gau eskola)









ITSASU



"Bidaia intimoak" dokumentala










Martxoaren 12an, ostegunarekin, gaueko 8'30etan
Sanoki gelan - sartzea urririk
Azpitituluak frantsesez



Kanbo-Itsasuko Gaueskola
k antolaturik








Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : KORRIKA 16
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Samedi 7 mars 2009 6 07 /03 /Mars /2009 20:56

Martxoaren 29 mars









KILOMETRO ZENBAKIA                          NON ?                           ZER TENORETAN?


726. kilometroa                         (Chambre Commerce et Industrie)                    13:36
                                                                   
 EEP (OPLB)



727. kilometroa                         Ezanzategiaren kantoian-Vauban                     13:42
                                                            
   BAIONAKO ELKARTEAK
 AGORILA




728. kilometroa                     (Sua pasatu eta 50m / pano pub)                           13:49
                                                           
AVIRON BAYONNAIS



729. kilometroa                  (Tour de Sault kar. - Euskaldun kar. Parean)          13:56
                                   
BAIONAN KANTUZ, HAIZE'EGOA eta
  ELKARTEEN LEHENDAKARIA 
 
 
                

                          
                                                      
Pannecau zubia pasa-eta
                                                       
BAIONAKO GAUESKOLA



730. kilometroa              (Pontrique eta Pannecau karriken gurutzean)             14:03
                             
  EUSKALTZAINDIA, IKER Zentroa eta UNIko Erakasleak




731. kilometroa                          (Bar BALTO - Caisse d'Epargne)                           14:10

                                                   Presoen  kilometroa



732. kilometroa           (Ingurubidean, ezker hartu Plantoum etorbidea)             14:17
                                                 
  IBAIA lantegia
ORAI BAT elkartea



733. kilometroa                  (BREUR Ingurubidean: 100 m aintzin)                         14:23

                                       FESTIVAL BAIONA : HIZKUNTZEN FESTA


734. kilometroa               (Ingurubidean, ezker har: Mounédé karrika)                  14:30

IKASTOLAK /LIZEOAK / UDALEKUA



735. kilometroa        ("Entrée Polyclinique Ste. Etienne" panoan, ezkerrean)       14:36

BERTSOLARIAK / GAZTEAK



736. kilometroa             (St. Esprit zubiaren hasieran)                                        14:43

OREKA taldea


737. kilometroa                         (Ingurubidean)                                                                14:49

ABOKATUAK / MEDIKUAK / ERIZAINAK / MARGOLARIAK



Harremana / Contact:

AEK - Baionako Gaueskola
Marengo karrika, 22
Tel: 05.59.59.50.99





                      
Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : KORRIKA 16
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Samedi 7 mars 2009 6 07 /03 /Mars /2009 20:43










KORRIKAren Bideoklipa gehiago:  www.korrika.org









Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : KORRIKA 16
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Samedi 7 mars 2009 6 07 /03 /Mars /2009 20:27








La Korrika est une course-relais qui parcourt le Pays Basque durant 10 jours et 10 nuits sans interruption. Elle est organisée par AEK, la coordination des cours de basque aux adultes et a un double objectif : d'une part étendre et renforcer la mobilisation des habitants du Pays basque en faveur de la langue basque et d'autre part, collecter les fonds nécessaires au développement des centres d'apprentissage de la langue aux adultes.


Depuis la 1ère édition qui traversa le pays Basque d'Oñati à Bilbo en 1980, la Korrika est devenue l'une des manifestations populaires en faveur de la langue basque la plus importante par le nombre de personnes qui y participent. Quinze Korrika se sont déroulées en 28 ans et le 26 mars 2009 une nouvelle édition démarrera pour parcourir plus de 2000 kilomètres sur 11 jours sans interruption. Elle commencera à Tutera le 26 mars et se terminera le 5 avril à Gasteiz.



Durant la course les coureurs portent un témoin transmis de main en main à chaque kilomètre, à l'intérieur duquel se trouve un message rendu public à l'arrivée.



La participation estimée à plusieurs certaines de milliers de personnes lors des éditions précédentes est en augmentation régulière. L'engouement suscité para la Korrika démontre l'ampleur de l'engagement de la société du Pays Basque pour la ré-appropriation et le ré-développement de sa langue. Des milliers de personnes prennent part à la préparation de la Korrika dans les quartiers, villes ou villages, ainsi qu'à l'organisation des certaines de fêtes et autres rendez-vous culturels qui la précèdent ou émaillent son parcours.





Qui organise la Korrika?



AEK, la coordination des cours de basque aux adultes est l'organisatrice de la Korrika. Reconnue d'utilité publique en Pays basque Sud, c'est une association qui enseigne le basque aux adultes et accueille des milliers d'élèves dans une centaine de centres sur l'ensemble du Pays Basque, Nord et Sud. Recherche pédagogique, préparation des formateurs, programmes pour impulser l'utilisation sociale de la langue basque, édition de la revue AIZU !, activités culturelles diverses et campagnes de sensibilisation font aussi partie de l'activité de l'association.




Issue des premiers groupes d'alphabétisation en 1965, AEK, au départ sous l'égide d'Euskaltzaindia (l'Académie de la langue basque) a impulsé l'apprentissage de l'euskara pour toutes les personnes intéressées en créant les premières « gau eskola » puis les « euskaltegi ». Les fonds récoltés lors de la 16ème édition seront plus spécialement destinés aux centres d'apprentissage de Navarre et des provinces du Pays Basque Nord où les subventions publiques  ne sont pas encore à la hauteur des besoins de l'enseignement du basque aux adultes.











Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : KORRIKA 16
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Samedi 7 mars 2009 6 07 /03 /Mars /2009 20:21








Korrika
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 15 Korrika eta 28 urte igaro dira.



2009ko martxoaren 26an Tuteran hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamaseigarrenez Korrikak. 2.000 kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe, apirilaren 5ean Gasteizera heldu arte.



Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.





Nork antolatzen du?


AEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundeak. Hori lortzeko helduen euskalduntze alfabetatze alorra jorratzen du: ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultura ekitaldien antolakuntza eta euskararen aldeko kontzientziatze kanpainak.





AEKren lehenengo pausuak


Lehenengo alfabetatze taldeak 1965 inguruan sortu ziren, eta urte hartan antolatu zen alfabetatzearen aldeko lehenengo kanpaina. Alfabetatze arloa jorratzeaz gain, euskararik ez dakiten euskal herritar multzo handiari euskara irakatsi beharra agerian geratu zen. Horixe izan da AEKren urteotako zeregina. Halaxe sortu ziren, mugimendu hori guztia Euskaltzaindiak babestu eta bultzatu zuelarik, gau-eskola izenekoak eta, geroago, euskaltegiak.

Gaur egun, AEK helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra. Horretarako, 500 irakasle baino gehiago ditu 100 bat euskaltegi eta gau-eskoletan banatuta.






Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : KORRIKA 16
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires

Aurkezpena / Présentation

HITZADITZA lehiaketa

295452 Hitzaditza dest 2

 

 

- HItzaditza lehiaketa AEKk eta EKEk antolatzen dutena, heldu den apirilaren 2an gertatzekoa da, Baionako IUTan, goizeko 9ak eta erdietatik goiti. 
- Hitzaditzak badu webgune bat: www.hitzaditza.com
- Hitzaditzari buruzko informazioa eta aitzineko urteetako artxikak webgunean atxemanen dituzue. 
- izen emateak zabalik dira jadanik hitzaditza-ren webgunean berean

Joan den urteko testuak sarean dira hemen.  Badira ere idazleei buruzko azalpenak eta irudiak, argazkiak. 

KORRIKA GAUA

Affiche-Korrika-A3 leger (1)

 

 

ZATOZ GOZATZERA FESTA EDER HONETAZ!

Bilaketa / Recherche

Harpidetza / Syndication

  • Flux RSS des articles

Baionako Gau eskola


Baionako Gau Eskola iaz estrenatu zen egoitza berri batean kokatua da Baiona Ttipian, ikasleen artean hautatutako izena duela:« Ereintza euskaltegia».


Gau eskolaren helburu nagusia, jendea euskalduntzea da, euskara erakatsiz, euskal mundua eta kultura ezagutaraziz.

Elkartea, ikasle, erakasle eta partaide guzien ekarpenei esker bizi da.

Aurtengo ikasleen kopurua 220ra heltzen da eta 3 permanente 13 erakasle ari dira lanean.

Euskara ikasteko maila guziak proposatuak dira: lehen mailatik EGA kurtsora arte. Ikasturteak 32 aste irauten du, urritik ekainera ; goiz, arratsalde edo gaueko klaseak 2,5 eta 3 ordukoak izaten dira, astean bitan.

Horrez gain, urtean zehar, bestelako animazioak ere antolatzen dira:Mus txapelketa, Txistor gaua, Olentzero astekoak, Ihauteriak, Sagarnotegi ateraldia...Hauen artean klaseratzen direnak badira ere, eta urte osoan jarraikiak diren beste batzu, aurten mendi ateraldiak adibidez.




Izen ematea / Inscriptions





AEK - BAIONAKO GAU ESKOLA

Marengo karrika , 22

64100 BAIONA

tel: 05 59 59 50 99

bgeaek@wanadoo.fr


 

 



DEIADAR

Euskaraz






Euskarazko albisteen bilatzailea da





Informazio haria



Ataria eta Web posta euskaraz
 













Wikipedia euskaraz




Ipar Euskal Herriko musikaren gida

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus - Articles les plus commentés