Samedi 12 septembre 2009 6 12 /09 /Sep /2009 18:57




Iraila ez da urteko hilabete goxoena
:


eskola berriz hasi da eta oporretako lasaitasunari amor eman behar izan diozu. Kurtsoak, etxeko lanak, buru-hausteak eta … bihotzeko korapiloak (zure gelako neska/mutiko polit horri ez zara oraindik ausartu mintzatzea…)


Goibel eta ilun zaude, iduritzen zaizu zarela munduaren hegian galduta …


 OK ! Bainan aterabidea daukagu zuretzat ! Glisseguna ! Baietz !


Surf lehiaketa, roller eta skate erakustaldiak, lerra bideoak, hip hop edo capoeira dantza ikuskizunak… halüzinatuko duzu !


Mugi hadi !




10H00
Surf TAG TEAM Lehiaketa /competition TAG TEAM inter-clubs Roller ibilaldia (“roller euskal herrian” elkarteak antolaturik) / Randonnées en roller sécurisées organisées par l’association “Roller Euskal Herrian”


14H30
4 km-ko itzulia / boucle de 4 km


16H00
13 km-ko itzulia / boucle de 13 km
15h30 Roller erakustaldia “Roller skating angloy” elkarteak emanik – Roller acrobatique avec “Roller skating angloy”


16h30
Skate erakustaldiak / Démo de Skate


17h30
Ikuskizuna Aquitaine Roller Tour / Show de roller acrobatique


LEHEN IKASPENAK – INITIATIONS GRATUITES



emaiteak: aitzinetik glisseguna@gmail.com helbiderat idatziz edo han berean



Glisseguna



Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Seaska - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Samedi 12 septembre 2009 6 12 /09 /Sep /2009 18:50






C’est quoi … Glisseguna ?



Glisseguna c’est la journée de la glisse organisée par SEASKA ! Compétition de surf, démonstration de skate ou de roller acrobatique, initiations gratuites, vidéo de glisse etc…



Glisseguna c’est aussi la langue basque qui met des slaps pour aller à la playe’. Animations diverses en skeub (bask) ! Initiations au graf, au maquillage au henné…


Glisseguna c’est aussi la fête de la musique avec un max d’animations toute la journée (capoeira, hip hop, txalaparta, danses bask)


Et pour les enfants, jeux gonflables et ateliers gratuits !



14h00 -17h00 : Surf eta bodyboard ikaspenak - initiations au surf et au body board

14h00 -18h00
: roller
(Zuen materiala eraman otoi. N’oubliez pas de porter votre matériel)

14h00 -18h00
: Skate board ikastaroa – initiation skate

14h00 –18h00
: Graff ikastaroa– atelier graff

15h00 –18h00
: Henna ikastaroa – atelier tatouage au henné

15h00 –16h00
: HIP HOP RAGGA DANCE HALL ikastaroa MADE IN HIP HOP elkarteak antolaturik - initiation HIP HOP RAGGA DANCE HALL avec Karyn' (MADE IN HIP HOP)


Inscriptions en écrivant à glisseguna@gmail.com ou sur place le jour J)



Glisseguna



Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Seaska - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Jeudi 10 septembre 2009 4 10 /09 /Sep /2009 22:49

 

BAIONAKO GAU ESKOLA

Marengo karrika , 22

64100 BAIONA

t : 05 59 59 50 99

bgeaek@wanadoo.fr





Ikasle maite-maitea

 

Sartzeko tenorea heltzen ari da eta elkar ikusi gabe pasaturiko denbora bukatzen ari ere.

 

Hau poztasuna hau! Berriz zuen erakasle maiteak atzemaitea…

Sufrimendu guzi hau ezagutzen baitugu, gutun hau bidaltzen dizugu erraiteko zer egin behar duzuen zuen izena berremaiteko eta horrela zuen mina txikitzeko.

 

Ez grinatu bada.

Agur bero bat eta laster arte

 

 

 

PERMANENTZIAK

 

Irailaren 14tik 25rat

Astelehenetik ortziralerat

Goizeko 9etatik arratseko 7ak arte.


Izen emateak,



Baionako Ereintza euskaltegia

 

 

 



Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Baionako Gaueskola - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Jeudi 10 septembre 2009 4 10 /09 /Sep /2009 16:04

 

BAIONAKO GAU ESKOLA

Marengo karrika , 22

64100 BAIONA

t : 05 59 59 50 99

bgeaek@wanadoo.fr

 

 

 

Ikasle maite –maitea

 

Voici déjà la rentrée et donc la fin d’une si longue séparation.

Quelle joie pour vous que ces retrouvailles avec vos erakasle chéris.

Nous en sommes fort conscients et c’est pour abréger de si grandes souffrances que nous vous adressons ce courrier afin de vous indiquer toutes les démarches à suivre pour la ré-inscription et atténuer cette fièvre qui vous envahit.

 

Ne vous minez donc plus.

Agur bero bat eta laster arte.

 

 

PERMANENCES D’INSCRIPTIONS

 

Du lundi 14 septembre au

vendredi 25 septembre,

de 9 heures à 19 heures.

 

 


 

 

 

 

 

Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Baionako Gaueskola - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Mercredi 9 septembre 2009 3 09 /09 /Sep /2009 21:19




Euskara ikasi edo hobetu nahi duenak euskarazko kurtsoak hartzeko parada ukanen du aurten ere. Izan ere, AEK Garazi eta Baigorriko Gau eskolak ateak berriz zabalduko ditu urriaren 5ean, beraz izen emaiteko hitzorduak finkatu dira. Izen emaiteak irailaren 21, 22,23 eta 24ean egin daitezke Donibane Garaziko jai alaiean eguerditik 7ak 30 arte.



Garazi eta Baigorriko Gau eskolako kurtsoak urriaren 5etik goiti berriz hartuko dira, euskara hobetu edo ikasi nahi duenarentzat. Izen emaiteak irailaren 21, 22,23 eta 24ean egin daitezke Donibane Garaziko jai alaiean eguerditik 7ak 30 arte.



Baigorrin, berriz, irailaren 25ean arratsaldeko 6etatik 8ak arte Baigorriko Herriko Etxean emaiten ahalko da izena.



Izen emaileen arabera finkatuko dira urtsoen egunak eta ordutegiak. Oroan zehar, astean bi aldiz izanen da kurtsoa eta 5eta 6 orenez euskara landuko da.

Izen emaiteak :

buruilaren 21, 22, 23 eta 24an Donibane Garaziko Jai Alai...an (12:00-19:30) eta buruilaren 25ean Baigorriko Herriko Etxean (18:00-20:00).

Xehetasunak : 05 59 49 11 81 / aek.garazi@gmail.com




Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : AEK - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Jeudi 3 septembre 2009 4 03 /09 /Sep /2009 09:10

AEK-k erakasleak xerkatzen ditu datorren sartzeko: zuk ere euskara helaraz!!! Garazi, Baigorri, Azkaine, Senpere, Donibane Lohizune, Baiona eta orokorki Iparralde osoan zehar!!




Agur denei, xeheki erraiteko hona nun behar diren erakasleak datorren sartzeko:
- Garazin, bi erakasle
- Baigorrin, bi erakasle
- Ortzaizen: bi erakasle
- Senperen: bi erakasle
- Azkainen: bi erakasle
- Donibane Lohizunen: erakasle bat
- Baionan: 8 erakasle
- Beskoitze: erakasle 1
- Itsasu-Kanbo: 2 erakasle

Xehetasun gehiago izateko eta lan baldintzak jakiteko, dudarik gabe gurekin harremanetan sar!!

Ondoko egunak arte.

 

Deitu 05 59 25 76 09

edo aek(abildua)wanadoo.fr-era idatz


Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : AEK - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 1 commentaires
Lundi 31 août 2009 1 31 /08 /Août /2009 18:48






Demagun lautada batean kokatzen zen defentsarako hiri batez ari garela, muino baten forman osatzen den tokiaz ari garela eta kalean zaldun eta zaldiak, armategiak, saltokiak.... ageri direla nonahi. Urrutira begira jartzean, demagun Arabako Lautada guztiaren zaindari bagina legez eusten diogula hiriaren defentsari.



Defentsarako hiri gisa eraiki baitzuten atzo goizekoak ez ziren gure ahaideek hiri hau. Aspaldikoak dira egun ezagutzen ditugun kale asko eta asko. Baina ahaztu dezagun egun duen itxura, pentsa dezagun herrixka txikitxo batez ari garela, merkataritzan erreferente bihurtzen ari zen herrixka batez, Iberiar Penintsulatik eta Frantziatik zetozen bideen topaleku zela. Ordukoak dira muinoaren goialdean, Matxete plazaren gainetik, abiatzen diren hiru kaleak. Erdi Aroko gotorleku batez ari gara Gasteizi buruz ari garenean.





Aipatzen ari naizen aspaldiko garai hartan noble bat irudikatu behar dugu Aiztogile kalean gora eta behera. XIII. mendean, merkataritzaren ondorioz sortu ziren kale horietan barrena, Pintore kalea, Zapatari kalea... Ez dezala inork pentsa Gasteiz erdaldun batez ari garenik, XVI. mendeko Araba euskaldunaz ari gara, mendebaldeko euskararen antzekotasunez ari gara.





Noble hori Joan Perez Lazarragako moduan ezagutu dugu. Filologia ikasi genuen, baina gure testu liburuetan ez literatura eskoletan ez zen bere erreferentziarik egiten, gerora izan dugu egile honen berri. Orduan pentsatzen du batek zer geratu zitzaigun orduko ikasgaietatik, ez bada egun dugun gehiago irakurtzeko eta ikasteko gogoa, nahi eta ezin baten saiakera izan baitzen unibertsitate garaia. Baina gatozen harira, aipaturiko Lazarraga honen nondik norakoak ematera. Agian unibertsitatean bere nondik norakoak ez ikasi izanagatik izan ditugu datu oker asko barneratuak, Lazarraga oñatiarra zenaren ustea adibidez. Leinuaren oinetxea Oñatin badago ere, Araban kokatu behar dugu Joan Perez Lazarraga, Larreako dorretxean. 2004an Madrilen aurkitutako eskuizkributik egin zitzaigun Lazarraga ezagun, Lazarraga idazlea, Lazarraga noblea, Lazarraga ez abertzalea.





Aurkikuntza Arabako euskara aztertzeko ez ezik, euskal literaturan uste asko hankaz gora jartzeko bidea ere izan da. Ez zen orain arte ezagutzen genituen euskal literaturako sortzaileen arteko apaiz gizon edo fraide bat; sortzailea eta noblea zen aldi berean. Gustuz idazten zuen eta ez ofizioz edo bizirauteko. Shakespeare eta Cervantesen garaikidea izan zen honek, ez zuen bi horiek bezala bizitzeko idatzi beharrik, gustuz, lagunentzat eta modu askean idazten zuen. Euskal idazle batez ari gara, Aiztogile kalean barrena ibiliko zen noble txiki batez, eta, aldi berean, Madrilgo Gortean goi mailako kontaktuak zituen gizon batez. Euskaraz zein gaztelaniaz idazten zuen; literatura euskaraz eta historia gaztelaniaz. Agian Cervantes ezagutu zuen euskal idazle batez ari gara... Konbinazio gehiegi orain arte eskola, ikastola zein unibertsitatean erakutsi diguten literaturaren modu estutik ateratzeko.





Aiztogile kalean bertan jarri dute bere eskuizkribua erakusgai, Gipuzkoatik bere oinarrietara, bere etxera, Arabara, ekarriz behingoz. Turistek Aiztogile kaleko Bi-Bat museoan izango dute ezinbesteko geldialdi programatua, bisita eskuorrietan ikusi beharreko museoen artean aipatuko da Bi-Bat, Lazarragaren eskuizkribua. Laster, unibertsitateko ikasleak hasiko dira etortzen, ostegunetan Aiztogile kalea okupatzen, bertso poteoak eta trikiti saioak kalean gora, kalean behera egiten... Mila eta bat aldiz pasako dira eskuizkribua gordetzen den eraikinetik, baina hauei inongo testuliburu edo eskola orduk ez die programatuko ezinbesteko geldialdirik bertan.



Egilea:Nagore Amondarain



Gaur8.info



Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Literatura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Dimanche 30 août 2009 7 30 /08 /Août /2009 09:03



Baionako suprefeta

Buruan duzu kasketa

Zuretzat itsusi baita

Euskal herriko boneta (berriz)



Jauna zer duzun buruan

Ni nuzu jakin nahian

Untsa zintazke etxian

Hobeki ospitalian



Baionako suprefeta...



Baionan paseaturik

Hemen nago auriturik

Bi begiak itsuturik

Eta sudurra hautsirik



Baionako suprefeta....



Oihala baituzu kentzen

Orai zaitut ezagutzen

Bestek zaituzte laguntzen

Zutaz eniz axolatzen



Baionako suprefeta....



Ez dut erraile beharrik

Zuk baduzu nez hobenik

Zurekin aski egonik

Itsu zirela diot nik



Baionako suprefeta.....

berria.info
Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Kultura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Dimanche 30 août 2009 7 30 /08 /Août /2009 08:57

Bertso paper, kantu eta pastoral egile, eta apaiz izandakoa, asteazken gauean zendu da Roger Idiart, 78 urtetan

Gaur ehortziko dute bere sorterrian, Azkainen, 10:00etan

 

 

Nora Arbelbide.

Baiona





Aspaldian eri zen Roger Idiart. 78 urtetan, asteazken gauean zendu da. Gaur ehortziko dute bere sorterrian, Azkainen (Lapurdi) 10:00etan, bizia, bertso, kantu eta testuak idatziz pasatu ondoren, beti umorea berme. Lehen lapurtarra izan da pastoral bat idatzi duena. Lehena eta bakarra. Bata, Xalbador, 1991n Larraindarrek eman zutena, eta bigarrena Etxahun Iruri, Irurin emana 2001ean. «Hemengotua zen», laburbiltzen du Jean Louis Davant euskaltzain eta idazle zuberotarrak. «Zuberera biziki ongi ikasi zuen». Pastoral bat idazteko beharrezkoa dena ba omen zuen: «Giroan bizi zen. Pastorala barnetik ezagutu beharra da, eta hark ezagutzen zuen».




Zuberoa maite zuen Idiartek. Anitz ikasi omen zuen zuberotarrekin, BERRIAk 2006ko urtarrilaren 15ean egin elkarrizketan azaldu zuenez, han bizi esperientzia izugarri aberasgarria izan zitzaion: «Ezin estimatua». XalbadorErrazu, jaun erretorea, hori gure euskara duzu!», erran zidan (...) Diploma bat eman balidate bezala zen».




Allandu Bordazarre, Etxahun Iruriren semeak ongi gogoan du Idiartek beren parrokian egin egonaldia. 23 urte iragan zituen Zalgizen erretore Idiartek. Eta beraz, Irurin ere ematen zituen mezak. Familia osoa adiskidetu zen harekin: «Maitagarria izan da gurekin». Onesta, umila eta borondate handiko gizon gisa deskribatzen du: «Arrunt jende xeheendako ona; hemen lagundu du jende anitz». Haren aita zenarekin kantuaren gustua partekatu zuten azkar. Semearen iritziz, Etxahun Iruri Idiartek baino hobeki ezagutzen zuenik ez da.




Zuberoan arras integratu bazen, Elizak bidalirik joan zen, «mendekuz», Idiartek argi zuen BERRIAk egin elkarrizketan. Alabaina, apaiza bazen, ez zen izan apaiz formateatua, Peio Ospital kantariaren hitzetan: «Bere erara bizi izan zuen apaiz engaiamendua eta euskaltasuna, ez zen molde akademikoan izan». Kritikak ez zituen sakelan gordetzen. Benedikto XVI.az hauxe zioen: «Opus Deiko apaiz batek Guardia Zibilaren txapela eman zionean hark buruan ematea ez da inozentzia. Bazekien zer arizen».




Bizkitartean, anaia segituz apaiztua, elizako kantu anitz idatzi zituen. Eta ehorzketa, bataio edo ezkontzetara ere, beti bertso berriak idatzirik heldu zen. Elizatik kanpo kantatzeko ere, kantu eta bertso idazten ordu parrasta bat iragan zituen. Ezagunen, Baionako Suprefeta, Bedatsian, Orhiko Xoria baita ETAk 1970ean bahitu Beihl Alemaniako kontsularen ihes saiakeraz, Beillaria.




Peio Ospital eta Pantxoa Carrere bikoteak Roger Idiarten kantu anitz interpretatu ditu. Oraino gazte zirela, Idiart irakasle izan zuten Uztaritzen. Euskaraz kantatzera bultzatu zituen bere gisan. Horren lekuko, anekdota bat. Ikasleen arteko ateraldi batean autobusean zirela, bikotea kantatzen hasi ziren. Gaineratekoek isilarazi nahi izan zituzten eta horretarako harrabots egin. Idiart oldartu egin zitzaien.





Euskaltzale eta abertzalea



EUSKALDUNON EGUNKARIA sustengatu zuen hastapenetik, eta ondotik EUSKALDUNON EGUNKARIA. Irrati kronikaria, Ipar Euskal Herriko lehen euskarazko irrati emankizunen egile eta esatari izan zen Radio Côte Basque irratian, Telesforo Monzon eta Larzabalekin. Artikuluak ere idazten zituen. Enbata aldizkarian hasieratik, beti euskaraz.




Militante arlo guztietan. Dantza taldearen bidez bilakatu omen zen abertzale: «Konturatu gabe... Frankisten aurka gerla egin zuten hamarnaka errefuxiatu pasatzen zen gure etxetik, janaren truke», betiere 2006ko elkarrizketa oinarri.



Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Euskalgintza - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Dimanche 30 août 2009 7 30 /08 /Août /2009 08:49


Bereterretxeren kantutik hasi eta gaurko idatzietaraino, zuberotar euskaltzainaren 'Zuberoako Literaturaz / Antologia laburra' -k Zuberoako literaturaren edertasuna preziatzekoa ematen du

 

Nora Arbelbide.

Ürrüstoi-Larrabile

 

 

 

Sarako Biltzarrerako argitaratu zuen Zuberoako Literaturaz / Antologia laburra (Euskaltzaindia). Orduz geroztik, oihartzun guti. Alta, badu altxorretik liburuak. Ez da gaiaz idatzi den lehena. Txomin Peillenek Zuberoako itzal argiak (Elkar) argitaratu zuen, Davantek berak Zuberoako idazle zenduak (Elkar). Baina bai da XVIII. eta XIX. mendeak eta gaurko idazleak kontuan hartzen dituen lehena. Bereterretxeren kantutik hasi eta gaur egun arte, zubererazko prosa, kantu, olerki, bertso eta pastoral zatiak birtranskribatuak ditu. Ahalaz ezohikoak, nagusiki grafia berritua erabiliz. Aizagerria etxean, kafe eta bixkotx artean, gustura mintzatu da antologiaz.




Bitartekari lana egitea izan da zure xede nagusia, ez?

Jendeei Zuberoako literaturaren ezagutaraztea da helburu orokorra. Dastatzera bederen ematea eta ahal bezainbeste idazle agertzea beren testuekin. Komentariorik gabe, nahiz noiztenka agertu pentsatzen dudana, jendek berek zuzenean irakur ahal ditzaten. Gero, dastatzekoa baizik ez da. Gizon eta emazte horiek zer dioten eta nola. Gehiago jakin nahi duenak erreferentziak ditu, bibliografia bat jarri dut.




Gaurko idazleak ere elkartzen dituzu; horien zerrendari begiratzean ohar gaitezke badela idazle, ez?

Uste baino gehiago dira. Pastoral idazleak dozena bagara. 2016. urte arte idatziak dira pastoralak. Kantore egileak ere asko dira. Baina gehienetan ez da erraten nork idatzi dituen kantuak. Autoreen errespeturik ez da orokorki euskal literaturan. Ez da behin ere izan. Pastoralen liburuen azalean, usaian, idazlearen izena ez da agertzen. Aurten agertu da. Eta egia ere bada Xiberoko Makia-n enea jarri zutela. Baina salbuespenak dira.




Hori bai, sorkuntzak beti segitzen du azkar, ez?

Bai, bai. Adibidez, pastorale- tan, batzuetan dozena bat kantu berri badituzu. Gero, proble- ma da bihi bat ez dela gelditzen. Pastoralak iduri luke botatzen diren mokanesak bezalakoa dela. Ematen da eta gero hor fini. Domaia da, kantu ederrak badira, eta hiltzen dira. Etxahunez geroztik, bat gelditu da, nik uste, pastoraletarik: Berzaitzen Baratze bat.




Zure ustez zerk egiten du Baratze bat horren arrakasta?

Berzaitzek berak ere kantatzen baitu eta artista handia baita, ezagutua. Horrek egiten du.




Galtze hori geldiarazi nahi duzu nonbait, liburuan proposatu idatzi sortaren bidez?

Bai, hori da. Memorio baten atxiki. Hori da izkirioaren abantaila, bistan da. Eta orain pastoralen DVD eta horien bidez ere zerbait gelditzen da.




Liburuan bildu dituzun altxor batzuen dasta eman dezakezu?

Hor doi-doia dastatzera eman dudan bat bada XVII. mende hasierakoa: Mauleko Etchart errege prokuradoreak Erronkariko alkateari idatzi zizkion gutunak. Hamabost gutun-edo idatzi zizkion 1616. eta 1617. urtetan. Londresen enkantean erosi ditu jaun batek. Ene ametsa litzateke horien osorik biltzea, agertzeko.




Zergatik dira altxorrak?

Lehenik, Zuberoako jaun batek Erronkariko jaun bati euskaraz gutunak igortzea... Orain handi iruditzen zaigu. Orduan, beharbada, gauza arrunta zen, ez dakit. Eta gutun horietan zer erraten den ere. Lehenaren zatiño bat sartu dut liburuan, Enbata aldizkarian agertu zena denboran. Beste altxorren artean, orain birtranskribatzen ari naizen XVIII. mendeko Maister apezarena: Jesu-Kristen Imitazioa. XVII. mendean literatura azkar hasi zen Lapurdin. Mende aberatsa izan zen Zuberoan ere, hein batean. Eta, gero, halako beherapen bat sentitzen dugu XVIII. mendean. Zerk egin zuen? Beharbada, protestanteekiko konkurrentzia galdu zelako. Ohartzen naiz euskal literatura beti azkartu dela halako konkurrentzia bat izan delarik. Katoliko eta protestanteen artean, gero zuri eta gorrien artean, eta geroago abertzaleen eta besteen artean. konkurrentzia baten beharra bagenuke egun! [irriak]. Gero, egia da euskaraz idazle badela orain. Irakurleak ditugu falta... Beste altxor bat, hirugarrena aipatzeko, Uskaldunak Ibañetan. XX. mende hastean idatzi zuten De Menditte apezak eta De Maytie gizon gazteak, 14ko gerlan hil zenak. Hori da egiazki lehenbiziko pastoral modernoa.




Zertan da lehen pastorala modernoa?

Hiru gisetara. Lehenik, gaia. Euskal gaia baita. Gero, euskara ona. Ez dut erraten besteak ez zirela onak, baina frantses hitzak purrustan sartzen zituzten, batere beharrik gabe, kultuago egiteagatik edo. Eta, azkenik, hiru alderdi agertzea, eta ez bi, usaian bezala. Giristinoak, turkak eta euskaldunak. Atharratzen eman zuten, 1908an, eta publikoa poxi bat galdua ibili zen. Lehenbiziko aldiz ñabardura sartu zen pastoralean. Baina ez zuen iraun.




Antologian absentzia nabarmen bat bada, emazteena da... Ez da emazte idazle zuberotarrik, ala?

XIX. mendean Aña Urruti itzulpenetan aritu zela badakit, baina haren idazkirik ez dut ezagutzen, baina bilatuko ditut. Madalena Jauregiberri ere izan zen. Asko mintzatu zen euskararen alde, baina guti idatzi zuen. Eta, azkenik, agertu zaigu pastoral idazle bat. Maite Berrogain, ezkontzaz Ithurbide. Katalina Erauso heroiaz idatzi du. Agian, noizbait emanen dute. Hartako dut agertua. Emazte batek idatzi duen lehen pastorala da. Gero, Bihotzez eüskaldün emazteen maskara eman zuten Eskiulan. Hor neskak dira kantorea ondu zutenak. Baina salbuespenak hor ere. Badira Amaren Alabak ere. Zein heinetan idazten dute, kantatzen dute...




Nolaz hain guti, zure ustez?

Tradizioa... Alde orotarat kurri da. Adibidez, Baxenabarren, premua lehena da, izan dadin neska ala mutil. Hemen, neska da, mutilik ez deno. Ene emaztea baxenabartarra da. Haren etxean amak zuen moltsa atxikitzen. Ene etxean, aitak. Hori seinale bat da.




Antologiarako testuak hautatzeko orduan, zer izan zaizu garrantzitsu?

Beharrira musika ederra duen mintzairari kasu egiten diot. Hori ahalaz zaintzen dut nihaurek ere idaztean, eta besteengan ere hori bilatzen dut. Edertasuna enetzat biziki inportanta da. Hori ez bagenu, bizitza arras tristea litzateke. Eta ez dut liburu triste bat idatzi nahi izan.




Zuberotar batu baten lekuko ere badira idatziak, ez?

Bai. Halere, guti aldatu da zuberotarra. Aditza, adibidez. Beti ber formak dira, salbu, hitzetan bezala, galdu dugula. Eta ez zuberotarrek bakarrik, Iparralde guzian. Hor niz, hor nago edo hor niagozü erraten zuten lehen. Hizkuntza hertsitu da, oro har.




Izan duzu beste irizpiderik?

Egiarena. Idazleak, ahalaz, ziren bezala agertzea. Nor zen eta nolakoa. Etxahun Barkoxeri buruz erraten dudana, adibidez. Bertsolaria zela? Nik ez dakit. Nehon ez dago frogarik ahoz ari zela. Publikoan kantatu bertsoak aldez aurretik prestatuak zituen. Egiari bere bidea zor zaio. Idazle zorrotza zen. Bertsolaria zenik... nehork ez daki.




Gaiak ukan dute garrantzirik?

Bai, bistan da. Gero, gaiak ez dira oso... maiz erraten da euskal literatura pobrea dela... Esplikatu behar litzateke, gure aitzinekoek biziki ongi eta ederki idatzi baitute. Erraten dituzten gauzak ez dira txarrak, baina barietate guti dute. Erlisioneko, etikako eta moraleko gauzez mintzo dira. Generoen sail hertsia dute. Baina ez dezagun errepika euskal literatura pobrea dela...

 

Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Literatura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires

Aurkezpena / Présentation

HITZADITZA lehiaketa

295452 Hitzaditza dest 2

 

 

- HItzaditza lehiaketa AEKk eta EKEk antolatzen dutena, heldu den apirilaren 2an gertatzekoa da, Baionako IUTan, goizeko 9ak eta erdietatik goiti. 
- Hitzaditzak badu webgune bat: www.hitzaditza.com
- Hitzaditzari buruzko informazioa eta aitzineko urteetako artxikak webgunean atxemanen dituzue. 
- izen emateak zabalik dira jadanik hitzaditza-ren webgunean berean

Joan den urteko testuak sarean dira hemen.  Badira ere idazleei buruzko azalpenak eta irudiak, argazkiak. 

KORRIKA GAUA

Affiche-Korrika-A3 leger (1)

 

 

ZATOZ GOZATZERA FESTA EDER HONETAZ!

Bilaketa / Recherche

Harpidetza / Syndication

  • Flux RSS des articles

Baionako Gau eskola


Baionako Gau Eskola iaz estrenatu zen egoitza berri batean kokatua da Baiona Ttipian, ikasleen artean hautatutako izena duela:« Ereintza euskaltegia».


Gau eskolaren helburu nagusia, jendea euskalduntzea da, euskara erakatsiz, euskal mundua eta kultura ezagutaraziz.

Elkartea, ikasle, erakasle eta partaide guzien ekarpenei esker bizi da.

Aurtengo ikasleen kopurua 220ra heltzen da eta 3 permanente 13 erakasle ari dira lanean.

Euskara ikasteko maila guziak proposatuak dira: lehen mailatik EGA kurtsora arte. Ikasturteak 32 aste irauten du, urritik ekainera ; goiz, arratsalde edo gaueko klaseak 2,5 eta 3 ordukoak izaten dira, astean bitan.

Horrez gain, urtean zehar, bestelako animazioak ere antolatzen dira:Mus txapelketa, Txistor gaua, Olentzero astekoak, Ihauteriak, Sagarnotegi ateraldia...Hauen artean klaseratzen direnak badira ere, eta urte osoan jarraikiak diren beste batzu, aurten mendi ateraldiak adibidez.




Izen ematea / Inscriptions





AEK - BAIONAKO GAU ESKOLA

Marengo karrika , 22

64100 BAIONA

tel: 05 59 59 50 99

bgeaek@wanadoo.fr


 

 



DEIADAR

Euskaraz






Euskarazko albisteen bilatzailea da





Informazio haria



Ataria eta Web posta euskaraz
 













Wikipedia euskaraz




Ipar Euskal Herriko musikaren gida

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus - Articles les plus commentés