EGA eskuratzeko izen emateko epealdia irekia da

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola


Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren eskuratzeko lehen frogak maiatzaren 23an Baionako Errobi bazterreko Fakultatean.
Izen emateko azken epea maiatzaren 2a

Interneteko www.mintzaira.fr gunetik inprimatuz izen emate orria bete eta igor EEPra. Euskararen Erakunde Publikoak, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateak eta Michel de Montaigne Bordele III Unibertsitateak euskara gaitasunaren egiaztapen dispositiboa sortzeko hitzarmena izenpetu zuten joan den martxoaren 3an, Baionan. 2009an, C1 mailako Euskara gaitasun agiria (EGA) martxan ezarriko da, bi azterketa deialdi irekiren bitartez. Beste mailak egiaztatzeko, beste azterketa batzuk sortuko dira geroago.

Izen emateko txostena deskargatu

Aurkezpen txostena deskargatu

2009ko egutegia




Info : Euskararen Erakunde Publikoa - Office public de la langue basque, 05 59 31 18 34 - eep-oplb@mintzaira.fr - www.mintzaira.fr

Publié dans Euskara

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article