Dimanche 21 juin 2009

© cc-by-sa  Goiena Komunikazio Zerbitzuak Koop. Elk. ¦ 2009-06-19 ¦ 07:40 ¦ Sare sozialak

Lehendik ezagutzen ditugu Facebook eta Tuenti . Bada, Zugaz.com ere horrelako sare sozial bat da gazteendako. Argazkiak, bideoak eta beste zenbait kontu konpartitu ahal izango dituzte gazteek webgune honetan. Horrez gain, jokoak ere badaude, webgunean bertan jolastu ahal izateko. Goienak sortu du webgunea eta euskara hutsean dago.

 

 


Zugaz. Lagunen argazkiak

 




Behin zure erabiltzailea edo Soslaia sortuta, eduki hauek aurkituko dituzu Zugaz.com-en (14 urtetik beherako gaztetxoek nagusiren baten laguntzarekin sortu beharko dute Soslaia):

 

 


  • Jokoak: 8.000 joko txikitik gora daude, webgunean bertan ibiltzeko. Ez duzu ordenagailuan programa berezirik instalatu beharko joko hauetan ibiltzeko. Gaika daude antolatuta: ekintza, abentura, mahai gainekoak, puzzleak, kirolak, gidatzekoak...
  • Argazkiak: zure argazkiak igo edo lagunenak ikus ditzakezu.
  • Tribuak: zure lagun taldearen edo gustuko duzun ekintzari buruzko taldea sortu eta eztabaidatzeko. Dagoeneko dantza taldeen, multikirol taldeen, igeriketa taldeen edota txirrindulari taldeen tribuak sortuta daude.
  • Mezutxoak: zure lagunei mezuak bidali edo "txateatzeko".
  • Trukeak: nahi duzuna trukatzeko, liburuak, posterrak, eskulanak...
  • Bideoak: zuk etxean edo ikastetxean egindako bideo horiek igo ditzakezu zure lagunek ikus ditzaten.
  • Postontzia: hemen ikusiko dituzu zure lagunek egindako mugimendu guztiak.
  • Kantariko bloga: Debagoieneko karaoke ikuskizunaren inguruko azkeneko berriak argitaratuko dira bertan.


Lagunekin egoteko leku segurua

Euskaldunon komunitatea da Zugaz.com eta hori horrela izanda ez da milioika erabiltzaile izango dituen webgune bat, sare sozial askorekin gertatzen den moduan. Gutxiago izatera, aldrebeskeriak antzematea ere errazagoa da eta, beraz, komunitate segurua duzu Zugaz.com. Zuk zeuk klik bakarrarekin argazki edo bideoren bat ez baduzu egokitzat ikusten eta Goienako administratzaileak segituan jakingo du iritzi hori.

Gazteenen kasuan, Internet familian kontsumitzera gonbidatzen dugu jendea.

 

 


Alde teknikoa

Codesyntax enpresa eibartarrak burutu du lan teknikoa. hilabetetako lana izan da, baina azkenean txukun geratu da zugaz.com Arduradunak CS-ko lagunak dira.

Animo, animo!

Anima zaitez eta sortu zure soslaia!

 

 

Sustatu.com

 

 

 

 

Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Euskara - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Retour à l'accueil

Aurkezpena / Présentation

Baionako Gau eskola


Baionako Gau Eskola iaz estrenatu zen egoitza berri batean kokatua da Baiona Ttipian, ikasleen artean hautatutako izena duela:« Ereintza euskaltegia».


Gau eskolaren helburu nagusia, jendea euskalduntzea da, euskara erakatsiz, euskal mundua eta kultura ezagutaraziz.

Elkartea, ikasle, erakasle eta partaide guzien ekarpenei esker bizi da.

Aurtengo ikasleen kopurua 220ra heltzen da eta 3 permanente 13 erakasle ari dira lanean.

Euskara ikasteko maila guziak proposatuak dira: lehen mailatik EGA kurtsora arte. Ikasturteak 32 aste irauten du, urritik ekainera ; goiz, arratsalde edo gaueko klaseak 2,5 eta 3 ordukoak izaten dira, astean bitan.

Horrez gain, urtean zehar, bestelako animazioak ere antolatzen dira:Mus txapelketa, Txistor gaua, Olentzero astekoak, Ihauteriak, Sagarnotegi ateraldia...Hauen artean klaseratzen direnak badira ere, eta urte osoan jarraikiak diren beste batzu, aurten mendi ateraldiak adibidez.




Izen ematea / Inscriptions





AEK - BAIONAKO GAU ESKOLA

Marengo karrika , 22

64100 BAIONA

tel: 05 59 59 50 99

bgeaek@wanadoo.fr


 



PERMANENCES D’INSCRIPTIONS

 

Du lundi 14 septembre au

vendredi 25 septembre,

de 9 heures à 19 heures.

 

 


PERMANENTZIAK

 

Irailaren 14tik 25rat

Astelehenetik ortziralerat

Goizeko 9etatik arratseko 7ak arte.

 

 



DEIADAR

Bilaketa / Recherche

Euskaraz






Euskarazko albisteen bilatzailea da





Informazio haria



Ataria eta Web posta euskaraz
 













Wikipedia euskaraz




Ipar Euskal Herriko musikaren gida

Créer un blog sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus - Articles les plus commentés