Baionako Gau eskola
Baionako Gau Eskola iaz estrenatu zen egoitza berri batean kokatua da Baiona Ttipian, ikasleen artean hautatutako izena duela:« Ereintza euskaltegia».
Gau eskolaren helburu nagusia, jendea euskalduntzea da, euskara erakatsiz, euskal mundua eta kultura ezagutaraziz.
Elkartea, ikasle, erakasle eta partaide guzien ekarpenei esker bizi da.
Aurtengo ikasleen kopurua 220ra heltzen da eta 3 permanente 13 erakasle ari dira lanean.
Euskara ikasteko maila guziak proposatuak dira: lehen mailatik EGA kurtsora arte. Ikasturteak 32 aste irauten du, urritik ekainera ; goiz, arratsalde edo gaueko klaseak 2,5 eta 3 ordukoak izaten
dira, astean bitan.
Horrez gain, urtean zehar, bestelako animazioak ere antolatzen dira:Mus txapelketa, Txistor gaua, Olentzero astekoak, Ihauteriak, Sagarnotegi ateraldia...Hauen artean klaseratzen direnak badira
ere, eta urte osoan jarraikiak diren beste batzu, aurten mendi ateraldiak adibidez.
Izen ematea / Inscriptions
AEK - BAIONAKO GAU ESKOLA
Marengo karrika , 22
64100 BAIONA
tel: 05 59 59 50 99
bgeaek@wanadoo.fr
PERMANENCES D’INSCRIPTIONS
Du lundi 14 septembre au
vendredi 25 septembre,
de 9 heures à 19 heures.
PERMANENTZIAK
Irailaren 14tik 25rat
Astelehenetik ortziralerat
Goizeko 9etatik arratseko 7ak arte.