Baionako besten baitan bere laugarren urtea betetzen du aurten Karrikaldiak

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola


Baionako bestak gaueko 22.00etan abiatuko dira, Herriko Etxetik giltzak jaurtiko dituztenean. Handik aurrera lau egun eta bost gau besta giroan emanen ditu Lapurdiko hiri nagusiak. Besta egitarauan denetarik dago. Alta, azken urteotan bere tokia hartu du besten baitan Karrikaldiak. Aurten, kasu, tokiz aldatzen da. Jacques Portes plazan abiatuko da Karrikaldia, ostegunetik aitzin, euskara eta euskal kulturaren presentzia bestetan sustatzea xede duen egitaraua anitza eskeiniko duelarik.



Leinua, Ibaialde, Tuntuna eta Baionako Ikastolek antolaturik, egunero tenore berdinean, arratsaldeko 4ak terditarik goiti, kantu eta dantza gozatzen ahalko dira, ikastolek eskaini talo eta sagarnoak jastatuz.



Baionako bestetan osteguna haurren eguna izanki, gaztetxoen sorkuntzak dira egun hortako Karrikaldiaren protagonista nagusiak. Hiriburun plantatua den Leinua Ttiki taldeak idekiko du programa lekua bertsulari gazter uzteko bostak aldean.



Baionako Maiana Irigoienekin, Ximun Cazaubon jatsuarra, Txomin Elosegi Hazpandarra eta Mattin Luku Garaztarra lehiatuko dira, Patxi Iriart Hiriburutarrak eman gaiekin.



Kantu eta musikaren aldi daike seiak aldean Baigorriko Zurbeltz taldearekin, afrikar perkuzio eta euskal doinuekin egiten duten nahasketaren entzuteko.



Zazpietan Bestetako lehen Dantzazpia hasiko da oren batentzat, Baionan Kantuz-ek beste hainbesterendako lekukoa hartuko du eta Karrika Dantza saila La Forcelle bikoteak segurtatuko du bururatzeko, horiekin jendeak pratikatzerat gomitatuak direlarik.



Ostiralean, berriz hauxe da proposaturiko egitaraua: 16.30etan, dantzaldia, Urtsuko Xoriak (Lekorne-Lapurdi); 19.00etan, kantaldia, Bedatseko Liliak (Altzürükü-Xiberoa) eta ondoren dantzazpi: Txaranga Leinua; 20.00, Baionan Kantuz (Tuntuna & Ibaialdekokoro ); 21.00etan, Karrikadantza, Pass’Aires (Okzitania).



Karrikaldia igande arte luzatuko da programa bizia eta ainitza eskainiz. Hona hemen Karrrikaldiaren egitarau osoa . Karrikaldiaren antolatzaileen eskaerarekin bat eginez, kazeta.infok Besta on ! opa nahi dizue.


Publié dans Kultura

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article