«Euskaltzaleak batzeko» helburuarekin ataria sortu du hainbat herritarrek

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola

 

 

EHE Euskal Herrian Euskaraz taldearen, AEKaren eta hainbat herritarren ekimenez, Aldaba ataria sortu dute. «Ataria euskaltzaleak batzeko tresna gisa sortu dugu. Bertan, euskaraz bizi nahi duenak adierazi nahi duen guztia azaldu dezake» nabarmendu du AEKko kide Amaia Olazabalek.

Euskararen normalizazioan eragin nahi dute sortzaileek

 http://www.aldabataria.net/helbidearen bitartez.
«Taldeak eta norbanakoak bildu nahi ditugu, denon artean helburu hori lortzeko lan egin dezagun» jakinarazi du EHEko kide Saioa Arizmendik.

 

 

 


«Elkarren ondoan hobeto»

 
Euskarastearen baitan aurkeztu zuten pasa den astean euskalgintzaren inguruko bloga, eta proiektu berriak, hain zuzen, ekimenaren mezuarekin bat egiten du: Nor bere aldetik ibili gabe, elkarren ondoan  hobeto ibiliko garelako… «Izan ere, euskararen normalizazioa lortzeko bidean indarrak batuta hobeto egingo dugu lan» gaineratu du Olazabalek.

 

 


«Oraingoz abiatu besterik ez bada» egin ere, dagoeneko «erantzun ona» jaso duela adirazi du EHEko kideak: «Aurkezpenean jende ugari bildu zen eta askok erakutsi zuten atariarenganako interesa. Guk ilusio handiz ekin diogu bide berriari, eta ilusio hori transmititu egin diegu herritarrei».

 

 

 


Atalez atal

 


Hainbat ataletan dago zatitua Aldaba ataria, herritarrek bertan parte har dezaten. Hala, zarauztarrek euren iritzia adierazi dezakete «Bota purrusta» sailean. «Atal horretan herritarrek hainbat gairen inguruan duten iritzia idatz dezakete, gainontzekoengana zabal dadin» azaldu du.

 

 


Era berean, «bizitakuak» atalean, erabiltzaileek alor ezberdinetan izandako esperientziak kontatu ditzakete. Bestalde, eragileek martxan jartzen dituzten proiektuen eta ekimenen inguruko informazioa jaso eta horien inguruan idazteko aukera ere izango dute zarauztarrek, «Euskalduntzak» atalaren bitartez.
Zarauzko euskarari eskainitako atala ere jaso dute Aldaba atarian. Bertan, herriko hitz bereziak eta esamolde propioak bilduko dituzte.

 

 


Horretaz gain, ohiko atariek izaten dituzte elementuak ere baditu blogak: argazkiak, bideoak, agenda, hemeroteka, bilatzailea eta hainbat webguneetarako estekak, besteak beste.

 

 


«Oraingoz gune birtuala da, baina parte hartzailea izatea espero dugu» adierazi du EHEko kideak. Hori dela eta, herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete EHEko eta AEKko kideek.Euskararen eta euskal hiztunen normalizazioan eragin nahi duenak, beraz, «jo dezala aldaba eta sar dadila ezkaratzera»

 

 

 

 ZARAUTZKO HITZA

 


Publié dans Euskalgintza

Commenter cet article