Korrika 17.a motorea berotzen hasi da Euskal Herri osoan milaka euskalakari hartzeko prest

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola

 

 

 

 

 

 

 

AEKko ordezkariek Korrika 17.a aurkeztu dute, iragan ostiralean, Baionan. Euskararen aldeko lasterketa erraldoia heldu den apirilaren 7an abiatuko da Trebiñutik eta hamaika egunez, gau eta gauez, gelditu gabe, euskararen aldeko mezua zabaldu ondoren apirilaren 17an Donostian bururatzeko. Ipar Euskal Herrira apirilaren 11an, arratsalde ondarrean sartuko da Saratik eta Baiona, Miarritze, Donapaleu, Maule Garazi, Kanbo eta Uztaritzetik igaro ondoren Hendaiatik hartuko du berriz Hego Euskal Herriko bidea.

Maite UBIRIA | BAIONA 

 

 

 

 

 


"Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari" izanen 17. Korrikaren leloa. Euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren edizio berri honetan AEKk Euskaltzaindia omenduko du, eta euskal hizkuntzaren zaintzaz arduratzen den akademiaren oniritziaz "euskalakari" neologismoa sortu du helduen euskara irakaskuntzan diharduen erakundeak.

 

 

 


Euskalakaria euskara maite, ikasi eta bereziki erabiltzen duen pertsona da, eta hitz berri horren bidez euskararekiko jarrera arkiboa duten jende guziak ohoretan ezarri nahi ditu AEKk.

 

 

 



Berrikuntzekin segituz, eta belaunaldi berriak erakartzeko xede, euskalaklip lehialeta sortu du AEKk korrika kulturala kari. Ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua utziko diote bideo lehiaketa berezi horretan. Partehartzaileek otsailaren 25a aitzin igorri behar dituzte haien bideoak korrika17@gmail.com-era. Bideo onena aukeratzeko bozketa on line eginen da, Korrikaren webgunean emandako botoen bidez.

 

 

 



Bestalde, Korrika Laguntzailea kanpainia deja hasia da. Korrika ekonomikoki sostengatuko dituzten jendeek pin-a bat eta saltoki ainitzetan merkeago erosteko parada ematen duen txartela jasoko dituzte.

 

 

 



Ipar Euskal Herriko ibilbidea 

 

 


Euskararen aldeko lasterketa bi egun izanen digu gure artean. Apirilaren 11an arrats ondarrean sartuko da Lapurdin, Saratik. Gauean Senpere, Miarritze, Baiona eta Hazparne barrenean igaro ondoren, goizean goiz Donapaleu eta Maule bisitatuko diru Korrika 17.ak.

 

 


 

Eguerdia pasatxo Garazin izanen da eta handik Itsasu, Uztaritze, Senpere edo Donibaneko bazterrak ikutu ostean Hendaiatik Gipuzkoan sartuko da.

 

 

 

Kazeta.info

 

Publié dans KORRIKA 16

Commenter cet article