Partager l'article ! KORRIKA Telebista: bolondresak behar ditugu!: 16garren Korri ...
16garren Korrikan Kanaldudek ekipak muntatu eta korrika segitu zuen Iparraldeko bideetan. Ondorioz 15 bat erreportaje egin eta internet ezarri zituen. Aurten operazioa errepikatu eta hobetzeko partaidetza bat landu dugu. Helburua da egiazko ‘Korrika telebista’ bat muntatzea korrika denboran, egunero korrikaren berri emanez interneten bitartez bai eta Hegoaldeko tokiko telebistak biltzen dituen Hamaika sarean emitituz ere.
Partaidetza lan horretan Kanaldudek Iparraldeko bi egunak segurtatuko ditu eta behar bada, hasiera eta bukaera ere. Bainan bestalde eskaintza paregabea egiten digu. Filosofiaz eta izaitez euskarazko telebista parte hartzailea da eta izan nahi du Kanaldudek. Erran nahi baitu hainbat emankizun eta erreportaje jendearekin berarekin pentsatu eta ekoizteko ohitura eta esperientzia badituzte. Beraz hona haien eskaintza : 10 bolondres bildu eta Kanaldudeko profesionalekin batera txandak osatu, Korrikaren berri emaiteko 5/6 minutako erreportaiak ekoiztuz. Praktika jarduera bikaina ez da ?
Beraz hona hemen baldintzak :
- euskalduna izan ala euskaraz moldatu : euskaraz lan eginen dute ekipek beraz ulertu eta mintzatzeko gaitasun minimoa izan behar du bolondresak
- apirilaren 2an libro izan behar da (9:00etatik18:00ak arte) Arrosan formakuntza bat segitzeko
- apirilaren 11 edo 12an bederen 6 ordu libro izan behar da txanda batean parte hartzeko edozoin tenoretan (bai eta gauaz ere)
- ez da bestelako jakitaterik izan behar bideogintzan
- AEK eta korrika ainitz maitatu !
Izenak eman lehenbailehen zure Gau Eskolan
edo zuzenki AEK-n : 05 59 25 76 09 - korrika@aekide.net
- HItzaditza lehiaketa AEKk eta EKEk antolatzen dutena, heldu den apirilaren 2an gertatzekoa da, Baionako IUTan, goizeko 9ak eta erdietatik
goiti.
- Hitzaditzak badu webgune bat: www.hitzaditza.com
- Hitzaditzari buruzko informazioa eta aitzineko urteetako artxikak webgunean atxemanen dituzue.
- izen emateak zabalik dira jadanik hitzaditza-ren webgunean berean.
ZATOZ GOZATZERA FESTA EDER HONETAZ!