Partager l'article ! Mendi Taldearen berriak: ...
|
Aupa denak.
Hasteko gogorarazten dizuet datorren martxoaren 26an Seguran (Gipuzkoa) Iparra-Hegoa pestaren kari ospatuko dela mendi ibilaldia, Segurako lagunek
antolaturik. Bertan parte hartzerat gomitatzen zaituzte Mendi Taldeak. Ondoren pesta dantza kontzertuak eta lo egiteko parada. Hau da, lo egiteko izena eman behar da
lehenbailehen, erreserba egin dezagun, iaz izugarri harrera ona eskeini ziguten eta ez dugu eta azken momentuan erreserba egin nahi. Hitzordua geroago ezarriko dugu gure
bloggean.
Iparra-Hegoa pestari buruzko informazio guzia weborri honetan: http://iparrahegoa.blogspot.
|
- HItzaditza lehiaketa AEKk eta EKEk antolatzen dutena, heldu den apirilaren 2an gertatzekoa da, Baionako IUTan, goizeko 9ak eta erdietatik
goiti.
- Hitzaditzak badu webgune bat: www.hitzaditza.com
- Hitzaditzari buruzko informazioa eta aitzineko urteetako artxikak webgunean atxemanen dituzue.
- izen emateak zabalik dira jadanik hitzaditza-ren webgunean berean.
ZATOZ GOZATZERA FESTA EDER HONETAZ!