Dimanche 26 décembre 2010 7 26 /12 /Déc /2010 13:58

 

                                          olentzero-2.jpg

 

 

 

4.- Olentzeroren inguruko beste zenbait kontu.-

 

 

 

Olentzeroren inguruan hamaika istorio eta kontakizun daude. Ikus ditzagun horietako batzuk. Leitzanongi hartua izaten zen eta esker onez, Olentzero etxeetan ogirik falta ez zedin arduratzen zen. Hori dela eta, herri honetan, abenduaren 24ko gauean, etxeetako hormetan belarrez betetako panpina ezartzen dute. Baraibarren esaten dutenez, bertako mendietan, txondorrean, ikatza egiten, aritzen omen da 24ko gauean. Goizuetan, gau horretan, sardina bat jartzen dute talo gainean. Elduainen, umeek gaztainak erretzen dituzte, danbolinaren soinuaz Olentzero uxatzeko asmotan, bertan esaten dutenez, aipaturiko gauean, Olentzero etxeetako tximinietatik sartzen baita. Berueten, Olentzero iristean, aztiak eta sorginak bidera ateratzen zaizkio eta gaiztakeriak ahazten omen dituzte.

 

 

 

Berrioplanon, urtea bukatzeko bi egun geratzen zirenean, esaten zuten: Ez zaitezte kalera irten, bihar, urteak egunak hainbat begi dituen gizon bat etorriko baita. Beste zenbait eskualdetan honelakoa esaten da:

 

 

 

Onantzaro begi gorri,

 

tximinira etorri;

 

hausten baldin badugu burua,

 

horrek lepoa kendu guri.

 

 

 

Areson haurrak izutu egiten zituzten, Olentzerok igitai batez lepoa moztuko ziela esanaz, gau hartan ohera goiz erretira zitezen. Oiartzun eta Bidasoa bailaretan Olentzero ona bazen ere, kontuz ibiltzekoa zen, mozkorturik eta ikatzez zikindurik etortzen baitzen. Euskal Herri osoan hedaturik dagoen irudia hauxe bera da, Olentzero ikazkin mozkorti begi gorria da, izugarri jan eta edaten duena. Gaurko mitologia modernoan, Olentzerori andregai bat bilatu zaio, zenbait eguberri kantutan azaltzen den Mari Domingi gona gorri.

 

 

 

Horra Mari Domingi

 

begira horri,

 

nahi baldin baduzu

 

Belena etorri,

 

jantzi beharko duzu

 

gona zahar hori.

 

 

 

Zatoz, zatoz!

 

Zure bila nenbilen ni.

 

Zatoz, zatoz!

 

Zure bila nenbilen ni.

 

Zatoz, adora dezagun

 

Belenen jaio den

 

haur eder hori.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

5.- Olentzero eguneko kantuak.-

 

 

 

Gaur egun famatuena, eta Euskal Herriko luze-zabalean kantatzen dena Olentzero joan zaigu izenekoa da. Baditu zenbait aldaera, baina guzti-guztietan Olentzeroren irudi orgiastikoa azaltzen da. Horretaz gain, Jesusen jaiotzaren berri-emailetzat hartzen da.

 

 

 

 

 

Olentzero joan zaigu

 

mendira lanera,

 

intentzioarekin

 

ikats egitera.

 

Ikusi duanian

 

Jesus jaio dala,

 

lasterka etorri da

 

berri ematera.

 

 

 

Horra, horra

 

gure Olentzero

 

pipa hortzean dula

 

eserita dago,

 

kapoiak ere baitu

 

arraultzatxuekin,

 

bihar merendatzeko

 

botila ardoakin.

 

 

 

 

 

Bada bigarren kantu bat, Olentzero buru handia izenekoa, arrunt zabalduta dagoena. Kantu honetan Olentzero izaki orgiastikotzat hartzen da. Doinua aski famatua da, eta gaur egun, Iruñeko San Ferminetan kantatzen den erdarazko abestia doinu berean kantatzen dute.

 

 

 

Olentzero buru handia

 

entendimentuz jantzia,

 

bart arratsian

 

edan omen du

 

hamar arruko zahagia.

 

Ai urde tripa handia!

 

trialalarala trialalarala,

 

ai urde tripa handia

 

trialalarala trialalarala.

 

 

 

 

 

 

 

Herri eta toki askotan bada beste kantu bat etengabe errepikatzen dena, Olentzero begi gorri izena du, eta lehen koplaren laugarren lerroan, tokian tokiko aipamena egiten da. Ikus dezagun:

 

 

 

Olentzero begi gorri,

 

non harrapatu duk

 

arrain hori?

 

Zorioneko errekatan

 

arratseko hameketan.

 

 

 

Armarioan xagua,

 

haren ondoan katua;

 

etxe honetako

 

lismonarekin

 

beteko dugu zakua.

 

 

 

Olentzero begi gorri,

 

tximinira da etorri;

 

hausten baldin

 

badugu burua

 

horrek lepoa

 

kendu guri.

 

 

 

 

 

Esate baterako, Donostian, aipaturiko lerroan Zurriolako harkaitzetan diote eta Lezon Jaizkibelgo harkaitzetan.

 

 

 

Bigarren koblak Olentzero gaua Euskal Herrian bestelako egunetan horren ezagunak diren eske-koplekin (Santa Agedarenak, Dios te salve…) parekatzen du. Eta benetan, horrela da, Olentzerorekin doan segizioa kalez kale, plazaz plaza eta baserriz baserri baitabil, herritarren sosak eta puskak jasoz.

 

 

 

Garai batean bazen Eguberri egunean urteko atorra berria janzteko ohitura, eta bada horren berri ematen digun kantua, O,o,o,gaur da Olentzero izenekoa, hain zuzen.

 

 

 

O,o,o, gaur da Olentzero,

 

i,i,i, bihar Eguberri,

 

kantatu Olentzerori.

 

Olentzero berri,

 

nik atorra berri.

 

Olentzero zahar,

 

nik atorra zahar.

 

Maukarik ez,

 

niri axolik ez.

 

 

 

 

 

Urruñan eta Donibane Lohizunen Hegoaldean horren ezaguna ez den kantua abesten dute, Olentzero jin zaiku izenekoa. Buka dezagun artikulu hau Donibaneko aldaera lerro hauetara ekarriz:

 

 

 

Olentzero jin zaiku menditik herrira,

 

zahar gazte guztiak bozkariatzera.

 

Olentzero, Olentzero, Olentzero, Olentzero.

 

Donibaneko herria baitzaio ederra,

 

gurekin azaltzeko gelditzen omen da.

 

Olentzero, Olentzero, Olentzero, Olentzero.

 

 

 

 

JOSEBA AURKENERENA

 

 

Kazeta.info

Par AEK - Baionako Gaueskola - Publié dans : Kultura
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Aurkezpena / Présentation

HITZADITZA lehiaketa

295452 Hitzaditza dest 2

 

 

- HItzaditza lehiaketa AEKk eta EKEk antolatzen dutena, heldu den apirilaren 2an gertatzekoa da, Baionako IUTan, goizeko 9ak eta erdietatik goiti. 
- Hitzaditzak badu webgune bat: www.hitzaditza.com
- Hitzaditzari buruzko informazioa eta aitzineko urteetako artxikak webgunean atxemanen dituzue. 
- izen emateak zabalik dira jadanik hitzaditza-ren webgunean berean

Joan den urteko testuak sarean dira hemen.  Badira ere idazleei buruzko azalpenak eta irudiak, argazkiak. 

KORRIKA GAUA

Affiche-Korrika-A3 leger (1)

 

 

ZATOZ GOZATZERA FESTA EDER HONETAZ!

Bilaketa / Recherche

Harpidetza / Syndication

  • Flux RSS des articles

Baionako Gau eskola


Baionako Gau Eskola iaz estrenatu zen egoitza berri batean kokatua da Baiona Ttipian, ikasleen artean hautatutako izena duela:« Ereintza euskaltegia».


Gau eskolaren helburu nagusia, jendea euskalduntzea da, euskara erakatsiz, euskal mundua eta kultura ezagutaraziz.

Elkartea, ikasle, erakasle eta partaide guzien ekarpenei esker bizi da.

Aurtengo ikasleen kopurua 220ra heltzen da eta 3 permanente 13 erakasle ari dira lanean.

Euskara ikasteko maila guziak proposatuak dira: lehen mailatik EGA kurtsora arte. Ikasturteak 32 aste irauten du, urritik ekainera ; goiz, arratsalde edo gaueko klaseak 2,5 eta 3 ordukoak izaten dira, astean bitan.

Horrez gain, urtean zehar, bestelako animazioak ere antolatzen dira:Mus txapelketa, Txistor gaua, Olentzero astekoak, Ihauteriak, Sagarnotegi ateraldia...Hauen artean klaseratzen direnak badira ere, eta urte osoan jarraikiak diren beste batzu, aurten mendi ateraldiak adibidez.




Izen ematea / Inscriptions





AEK - BAIONAKO GAU ESKOLA

Marengo karrika , 22

64100 BAIONA

tel: 05 59 59 50 99

bgeaek@wanadoo.fr


 

 



DEIADAR

Euskaraz






Euskarazko albisteen bilatzailea da





Informazio haria



Ataria eta Web posta euskaraz
 













Wikipedia euskaraz




Ipar Euskal Herriko musikaren gida

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus - Articles les plus commentés