Zer da Korrika?






Zer da Korrika?


Korrika Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

 


1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 15 Korrika eta 28 urte igaro dira.

 


2009ko martxoaren 26an Tuteran hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamaseigarrenez Korrikak. 2.000 kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe, apirilaren 5ean Gasteizera heldu arte.

 


Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

 

 


Nork antolatzen du?


AEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundeak. Hori lortzeko helduen euskalduntze alfabetatze alorra jorratzen du: ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultura ekitaldien antolakuntza eta euskararen aldeko kontzientziatze kanpainak.

 

 


AEKren lehenengo pausuak

 


Lehenengo alfabetatze taldeak 1965 inguruan sortu ziren, eta urte hartan antolatu zen alfabetatzearen aldeko lehenengo kanpaina. Alfabetatze arloa jorratzeaz gain, euskararik ez dakiten euskal herritar multzo handiari euskara irakatsi beharra agerian geratu zen. Horixe izan da AEKren urteotako zeregina. Halaxe sortu ziren, mugimendu hori guztia Euskaltzaindiak babestu eta bultzatu zuelarik, gau-eskola izenekoak eta, geroago, euskaltegiak.

 


Gaur egun, AEK helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra. Horretarako, 500 irakasle baino gehiago ditu 100 bat euskaltegi eta gau-eskoletan banatuta.

 

 

 

Korrika.org

 

 

 

 





Aurkezpena / Présentation

HITZADITZA lehiaketa

295452 Hitzaditza dest 2

 

 

- HItzaditza lehiaketa AEKk eta EKEk antolatzen dutena, heldu den apirilaren 2an gertatzekoa da, Baionako IUTan, goizeko 9ak eta erdietatik goiti. 
- Hitzaditzak badu webgune bat: www.hitzaditza.com
- Hitzaditzari buruzko informazioa eta aitzineko urteetako artxikak webgunean atxemanen dituzue. 
- izen emateak zabalik dira jadanik hitzaditza-ren webgunean berean

Joan den urteko testuak sarean dira hemen.  Badira ere idazleei buruzko azalpenak eta irudiak, argazkiak. 

KORRIKA GAUA

Affiche-Korrika-A3 leger (1)

 

 

ZATOZ GOZATZERA FESTA EDER HONETAZ!

Bilaketa / Recherche

Harpidetza / Syndication

  • Flux RSS des articles

Baionako Gau eskola


Baionako Gau Eskola iaz estrenatu zen egoitza berri batean kokatua da Baiona Ttipian, ikasleen artean hautatutako izena duela:« Ereintza euskaltegia».


Gau eskolaren helburu nagusia, jendea euskalduntzea da, euskara erakatsiz, euskal mundua eta kultura ezagutaraziz.

Elkartea, ikasle, erakasle eta partaide guzien ekarpenei esker bizi da.

Aurtengo ikasleen kopurua 220ra heltzen da eta 3 permanente 13 erakasle ari dira lanean.

Euskara ikasteko maila guziak proposatuak dira: lehen mailatik EGA kurtsora arte. Ikasturteak 32 aste irauten du, urritik ekainera ; goiz, arratsalde edo gaueko klaseak 2,5 eta 3 ordukoak izaten dira, astean bitan.

Horrez gain, urtean zehar, bestelako animazioak ere antolatzen dira:Mus txapelketa, Txistor gaua, Olentzero astekoak, Ihauteriak, Sagarnotegi ateraldia...Hauen artean klaseratzen direnak badira ere, eta urte osoan jarraikiak diren beste batzu, aurten mendi ateraldiak adibidez.




Izen ematea / Inscriptions





AEK - BAIONAKO GAU ESKOLA

Marengo karrika , 22

64100 BAIONA

tel: 05 59 59 50 99

bgeaek@wanadoo.fr


 

 



DEIADAR

Euskaraz






Euskarazko albisteen bilatzailea da





Informazio haria



Ataria eta Web posta euskaraz
 













Wikipedia euskaraz




Ipar Euskal Herriko musikaren gida

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus - Articles les plus commentés